Harry Max Markowitz (Chicago, 1927ko abuztuaren 24a - San Diego, 2023ko ekainaren 22a) estatubatuar ekonomialaria izan zen. Markowitz finantza-ekonomia modernoaren aitzindaritzat hartua da, eta kartera-inbertsioen teoria osatu zuen, inbertsioei buruzko argibideak emanez. Teoria horretan Markowitzek, arriskuaren eta errentagarritasunaren ideietan oinarriturik, finantza aktiboetan inbertitzeko erarik egokiena zein den azaltzen du. Bere iritziz, arrisku-maila onuragarriagoa lortzen da arrisku eta errentagarritasun maila desberdineko inbertsioak eginez, hau da, egokiagoa da finantza aktibo bat baino gehiagotan inbertitzea, bakar batean inbertitzea baino. 1990ean Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen, Merton Miller eta William Sharpe estatubatuar ekonomialariekin batera, finantza-ekonomian egindako lanengatik.

Harry Markowitz
Bizitza
JaiotzaChicago1927ko abuztuaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSan Diego2023ko ekainaren 22a (95 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
septizemia
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea Doktoretza
Carl Schurz High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaMilton Friedman
Jacob Marschak (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria
Enplegatzailea(k)Tokioko Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
RAND Corporation (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Econometric Society (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Chicagoko Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa, 1954an. Ikerketa-lanak egin zituen hainbat enpresatan, adibidez Rand Corporation (1952-1960 eta 1961-1963), Consolidated Analysis Centers (1963-1968) eta Arbitrage Management Company (1969-1972) etxeetan, eta irakasle jardu zuen Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan, New Yorkeko Unibertsitateko Baruch Collegen besteak beste. 1960ko hamarraldian Simscript izeneko programazio hizkuntza bat asmatu zuen, problema ekonomikoak konputagailuz lastertasun handiz simulatzeko, eta bere ikerlanak ziurgabetasunezko baldintzetan negozioetan erabakiak hartzeko konputagailu bidezko teknika matematikoetan aplikatu dira.

Kanpo estekak aldatu