Kensington eta Chelsea
Kensington eta Chelsea (ingelesez: Royal Borough of Kensington and Chelsea edo RBKC) Londresko udalerrietako (borough) bat da. 2015eko erroldaren arabera 157.700 zituen 12,13 kilometro koadroko azaleran. Westminster Hiria udalerria dauka mendebaldean eta Hammersmith eta Fulham ekialdean.
Kensington eta Chelsea | ||
---|---|---|
Londresen banaketa administratiboa | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ingalaterra | |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea | |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia | |
Alkatea | Elizabeth Campbell (en) | |
Posta kodea | NW, SW eta W | |
Herriburua | Kensington | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°30′08″N 0°11′43″W / 51.5022°N 0.1953°W | |
Azalera | 12,1238 km² | |
Mugakideak | Westminster Hiria, Wandsworth, Hammersmith eta Fulham eta Brent | |
Demografia | ||
Biztanleria | 156.197 (2018) 0 (2018) | |
Dentsitatea | 12.884 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1965eko apirilaren 1a | |
Telefono aurrizkia | 020 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Cannes | |
rbkc.gov.uk |
Historia
aldatuUdalerria 1965 urtean eratu zen aurrez baziren Kensington eta Chelsea udalerriek bat egiterakoan. Hasiera batean Kensington izena izan behar zuen baina herritarrek eskatuta bi eremuen izena jartzea erabaki zuten.
Banaketa administratiboa
aldatuKensington eta Chelsea udalerria honako barrutiek osatzen dute:
|
|
Ondasun nabarmenak
aldatuLondresko eremu aberatsenetakoa da, errege familiaren Kensington jauregia da honen lekuko.
Kulturgune garrantzitsuak daude bertan kokaturik, hala nola, Historia Naturalaren Museoa, Zientzia Museoa, Victoria and Albert Museum, Royal Albert Hall, Royal Geographical Society... Unibertsitate eremua ere bada. Hemen daude Imperial College London, Royal College of Art eta Royal College of Music besteak beste.
Azkenik aipatzekoa da Harrods merkatal zentru ezaguna.
Iruditegia
aldatu-
Notting Hill auzoko kalea.
-
Portobello Roadeko merkatua.
-
Olympia erakustazoka.
-
King's Road kalea.
-
Londresko metroaren Earl's Court geltokia.