Harrikada Curling Taldea

Harrikada Neguko Kirol Kluba 2013. urtean sortutako eta egoitza Vitoria-Gasteizen duen Curling-eko kluba da.

Klubak bi helburu nagusi ditu: batetik, taldea osatzen duten kideei beharrezkoak dituzten baliabideak eskaintzea, Euskal Herrian oso hedapen gutxi duen kirol hau egiteko; eta bestetik, curling-ari buruzko ezagupena sustatzea jokalari berriak erakartzeko.

Palmaresa aldatu

  • Espainiako Txapelketa
    • Gizonezkoak: bigarren 2016an.
    • Emakumezkoak: laugarren 2017an.
    • Emakumezkoak lehenengo postua 2022an.

San Prudencio Curling Cup aldatu

Harrikada Curling Taldea
Datuak
HerrialdeaEspainia

Harrikadak 2017-tik aurrera "San Prudencio Curling Cup" txapelketa antolatzen du Gasteizko Bakh izotz pistan, Arabako Prudentzio deunaren jaien inguruan apiril amaieran. Euskal Herrian zuzenean ikusi daitekeen curling lehiaketa bakarra da eta mundu osotik etorritako 24 taldek parte hartzen dute.

2020 eta 2021 urteetan, txapelketa bertan behera gelditu zen osasun larrialdiak sortutako ondorioengatik.

Hauek dira gainontzeko urteetan txapelketak izan dituen irabazleak:

Lehendakariak aldatu

  • Jose Javier Perez de Goldarazena Ozaeta. 2013 - 2019
  • Iraitz Perez de Goldarazena Urkiola. 2019 - Gaur egun.

Kanpo estekak aldatu