Harmaila (aldizkaria)

Harmaila Kirola ardatza zuen euskal aldizkaria izan zen.[1]

Harmaila (aldizkaria)
Jatorria
Sorrera-urtea2017
IzenburuaHarmaila
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiakirola
Historia
Jasotako sariak
harmaila.eus

Ibilbidea

aldatu

2018ko udatik aurrera, euskarazko kazetaritzaren egitasmo berri hau abian jarri zen, kirolarekin zegoen hutsunea betetzeko asmoz. Hedabide berriaren atzean, Aitor Manterola, Eñaut Barandiaran eta Iñaki Berastegi kazetariak, besteak beste, ibili dira.[2]

2018. urtean bertan, Harmaila aldizkariak prentsa idatzizko atalean lortu zuen Argia Saria.

2020ko udan, 9. zenbakia kaleratuta, eten da, oraingoz, argitalpenaren ibilbidea, ale horren "agurrean" aitortu duten bezala, "aldizkaria ekonomikoki errotzeko helburuak eskuen artean ihes egin digulako".[3].

Ezaugarriak

aldatu

Genero berdintasuna, lurraldetasuna eta hainbat kirol lantzea izan dira argitalpenaren baliorik nabarmenenak.[4]

Sorretatik, elkarlana sustatu nahi izan du, eta, besteak beste, AEKrekin lankidetza-hitzarmena sinatu zuten urtebetez. [5][6]

Erreferentziak

aldatu
  1. argia.eus
  2. berria.eus
  3. Ehkirola. Kalean da Harmaila kirol aldizkariaren 9. eta azken alea | EHK. Noiz kontsultatua: 2020-08-27
  4. «'Harmaila' aldizkaria abian da, euskara eta kirola uztartzen dituen kirol egitasmoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  5. «Harmaila aldizkariak eta AEK-k elkarlana abiatu dute, euskaraz bizitzeko aukerak ugaritzeko» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  6. «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

aldatu