Hamasei Erresumak
Txinako historiografian, Hamasei Erresumak (txinera tradizionalez: 十六國; txinera sinplifikatuz: 十六国; pinyinez: Shíliù Guó; Yale kantonera: Sap6luk6 gwok3) iparraldeko Txinan Jin dinastiaren ondorengoa izan zen eta iparraldeko dinastien aurrekaria. 304 eta 439 artean, eskualdean bata bestearen atzetik zenbait estatu sortu zuten. Horietako askok Wu Hu edo bost barbaroek sortu zituzten, hau da, aurreko mendeetan eskualderantz ailegatu ziren herri nomadek.
Hamasei Erresumak 十六國 | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
304 – 439 | |||||||
Monarkia | |||||||
Txinaren egoera 400. urte inguruan | |||||||
Geografia | |||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Txinera klasiko | ||||||
Erlijioa | Taoismo, Konfuzianismo, Txinatar erlijioa | ||||||
Historia | |||||||
|
Cui Hongek asmatu zuen izendapena Shiliuguo Chunqiu ('Hamasei Erresumen udaberri eta udazkenen urtekariak') bere kronikarentzat.[1] Berak esana, hamasei erresumak honakoak izan ziren: Hanchao (漢趙, 304-329), Geroko Chao (後趙, 319-351), Ch'ênghan (成漢, 303-349), Aurreko Liang (前涼, 320-376), Geroko Liang (後涼, 386-403), Iparraldeko Liang (北涼, 397-439), Mendebaldeko Liang (西涼, 400-421), Hegoaldeko Liang (南涼, 397-414), Aurreko Yen (前燕, 337-370), Geroko Yen (後燕, 384-407), Iparraldeko Yen (北燕, 407-436), Hegoaldeko Yen (南燕, 398-410), Aurreko Chin (前秦, 350-394), Geroko Chin (後秦, 384-417), Mendebaldeko Chin (西秦, 385-400/409-431) eta Huhsia (胡夏, 407-431). Ondorengo historialariek izendapena zabaldu eta 304 eta 439 arteko estatu guztiak bildu zituen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Li Bo & Zheng Yin. (2001). 5000 years of Chinese history. Inner Mongolian People's publishing corp ISBN 7-204-04420-7..