Hamamatsu gaztelua (japonieraz 浜松城, Hamamatsu-jō), Japoniako Shizuoka prefeturako Hamamatsu hirian kokatuta dagoen gaztelu japoniar bat da.

Hamamatsu
浜松
Continued Top 100 Japanese Castles
Hamamatsu gaztelua gereziondo loratuen artean
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Shizuoka
Izendaturiko hiriaHamamatsu
Japoniako auzoaNaka-ku
Koordenatuak34°42′42″N 137°43′30″E / 34.7118°N 137.725°E / 34.7118; 137.725
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1532
KomisarioaImagawa klana
Arkitektura
Materiala(k)zurra

Historia aldatu

Hikuma gaztelua, toki honetan, 1532 inguruan eraiki zuen Imagawa klanaren basailu batek, baina 1568an konkistatu zuen beranduago shoguna izango zen Tokugawa Ieyasuk, bertara bizitzen joan zena Okazakiko gaztelua utzi ondoren, 1570ean. Tokugawak, gaztelua berritu, handitu eta berrizendatu zuen 1577an, Hamamatsu izena emanez, bertan 17 urte eman zituelarik. XIX. mendearen amaieran, sute batek suntsitu zuen gaztelua, eta 1958an berreraiki zen.

Gazteluak, Shusse-jō edo "arrakastaren gaztelua" ere deitua dena, 3 solairuko altuera du, eta, bere barnean, gaztelu txiki bat du, honek, armajantzi bat eta Tokugawatarren beste erlikia batzuk dituelarik.

Kanpo estekak aldatu