Hamahiru ate
Liburu
Hamahiru ate. Umore beltzaren antologia 1985ean Joseba Sarrionandia eta Mitxel Sarasketak plazaratu zuten ipuin bilduman baten itzulpena da. Garaian arrakasta izan zuen. Antologian oso autore desberdinak biltzen dira. Lan honekin itzultzaileek nolabait Jon Miranderen tradizioa aldarrikatzen zuten: "Euskarazko literaturan, eta gure umore beltzaren eskasian, Jon Mirandek eman izan ditu ipuinik politenak". Sarasketa eta Sarrionandia presondegian ondu zuten itzulpena.[1] Lehenengo edizioak Hamairu ate izenburua zekarren.
Hamahiru ate | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1985 |
Izenburua | Hamahiru ate |
ISBN | 978-84-7529-311-0 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Argumentu nagusia | antologia |
Bildutako ipuinak
aldatuBilduma hitzaurre batekin eta Sarrionandiaren 2018an idatzitako epilogo batekin. Ipuinak, bestetik, oso desberdinak dira haien artean: batzuk aforismoak diren bitartean, beste batzuk ipuin laburrak dira.
- Ambrose Bierce: Ipuin labur batzuk.
- Hector Hugh Munro "Saki": "Gonbidatuak".
- Francis Picabia: Ipuin labur eta aforismoak.
- Franz Kafka: "Zubia".
- Sakutaro Hagiwara: "Hil ez zen olagarroa".
- Anibal Machado: "Biaduktoko suizida".
- Max Aub: "Hilketa mexikanoak".
- Leonora Carrington: "Debutantea".
- Virgilio Piñera: "": Hiru ipuin labur.
- Kostas Axelos: Bost ipuin labur.
- Gabriel García Márquez: "Zerbait izugarri gertatu behar da herri honetan".
- Pere Calders: Ipuin laburrak.
- Gonzalo Suárez: Hiru ipuin labur.
Bibliografia
aldatu- Hamahiru ate. Umore beltzaren antologia. Elkar, Donostia, 1985. Mitxel Sarasketarekin batera.