Halcyon coraciformes hegaztien generoa da, Halcyoninae familiakoa.

Halcyon
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCoraciiformes
FamiliaAlcedinidae
Subfamiliatree kingfisher (en) Halcyoninae
Generoa Halcyon
Swainson, 1821

Izenaren jatorria aldatu

Halcyon greziar kondairako hegazti baten izena da, eta, oro har, martin arrantzalearekin lotzen da. Antzinaroan uste zen hegazti horrek habia egiten zuela itsaso barearen gainean, arrautzak habia flotatzailean txitatu ahal izateko. Horregatik, bi asteko barealdia espero zen neguko solstizioaren inguruan. Mito horren ondorioz, halcyon hitza bakearen eta lasaitasunaren sinonimo gisa erabiltzen zen.

Banaketa aldatu

Espezie gehienak Saharaz hegoaldeko Afrikan aurkitzen dira. Dena dela, Asian ere bi espezie daude eta horietako bat, Halcyon smyrnensis, Europan agertzen da batzutan.

Biologia aldatu

Hegazti hauek oso handiak dira eta moko handiak dituzte. Hegazti sedentarioak izan ohi dira, nahiz eta Halcyon smyrnensis eta Halcyon coromanda hegaztiak partzialki migratzaileak izan. Habitat mota askotan aurkitzen dira, eta mota askotako basoak dira ingurune gogokoenak. Zelatan ehizatzen dute, eta geldirik egoten dira animalia txikien zain, hala nola intsektu handiak, karraskariak, sugeak, igelak, eta batzuek arrainak ere harrapatzen dituzte.

Espezieak aldatu

Generoak 11 espezie ditu:[1]

Iturri batzuek genero honetan ere beste hauek sartzen dituzte: Pelargopsis, Syma eta Todirhamphus.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Alan P. Petersonen araberako Coraciiformeen sailkapena.
  2. Fry, K y Fry, H.C. (2000): Kingfishers, Bee-eaters and Rollers. ISBN 0-691-08780-6.

Kanpo estekak aldatu