Hailes gaztelua (ingelesez: Hailes Castle) Eskoziako East Linton herrian dagoen gaztelua da, Haddingtonetik 8 kilometro ekialdera, Ekialdeko Lothian eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.

Hailes gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEkialdeko Lothian
Koordenatuak55°58′21″N 2°41′03″W / 55.9724°N 2.6841°W / 55.9724; -2.6841
Map
Arkitektura
Ondarea
SM13330 eta LB14516

Historia aldatu

1300 aurretik dorretxe bat eraiki zuen Hugo de Gourlayk, Eskoziako dorretxe zaharrenetakoa da beraz. Gourlay familia Northumbriarra zen, eta gotorleku hau Eskoziako Independentzia Gerretan ingelesen mesedetan erabili zen.

1451ean Hailesko baronerria eratu zen eta Sir Patrick Hepburn Hailesko lehen baroiak gaztelua handitu egin zuen. Lau solairutako dorre berri bat altxatu zuen besteak beste. Hurrengo mendeetan hainbat setio izan zituen eta hainbat jabe ere bai; Stewart, Seton, eta 1700an Dalrympe familiak eskuratu zuen.

1926an estatuak hartu zituen beregain Hailesko gazteluaren hondarrak.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu