Hadron Elektron Ring Anlage
HERA (alemanez: Hadron-Elektron-Ringanlage, ingelesez: Hadron-Electron Ring Accelerator) partikula-azeleragailua izan zen, protoiak aztertzeko erabiltzen zena eta Hanburgoko Desy Laborategian zegoena. Zazpi urte behar izan dira azeleratzaile hori egiteko.
Hadron Elektron Ring Anlage | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Hanburgo |
Koordenatuak | 53°34′52″N 9°53′13″E / 53.581°N 9.887°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1992 |
Jabea | DESY (en) |
Suntsipena | 2007ko ekainaren 30a |
Webgune ofiziala | |
Elektroiak eta protoiak aldi berean azeleratzeko eta ondoren horien talka eragiteko bi eraztun zituem HERAk. 6,3 kilometroko tunel batean zegoen makina, 20 metroko sakoneran, Hanburgon. Tresnaren bi eraztunak bata bestearen gainean zeuden eta bi mila elektroiman inguru zituen bakoitzak. Elektroiak irrati maiztasuneko zulo sistema bati esker azeleratzen ziren, argiaren lastertasunaz. HERArekin egin ziren saioetan, nagusia quarken, antiquarken eta gluoien dentsitatea neurtzeko egindakoa izan zen. 2007an funtzionatzeari utzi zion.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-06-16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |