Habitation à loyer modéré (HLM, aʃ ɛl ɛm ahoskatua, euskaraz: «errenta moderatuko etxebizitza») Frantzian, Aljerian, Senegalen eta Quebecen dagoen etxebizitza mota bat da. Publikoa edo pribatua izan daiteke, alokairurako dirulaguntzekin.

Jardin Frémin HLMa, Survilliersen

HLMak Frantziako etxebizitza guztien % 16a osatzen dute.[1] Lau milioi inguru dira eta, bertan, 10 milioi pertsona bizi dira.[1] HLMren etxebizitza-proiektuen bizi-maila herrialdeko baxuena izan ohi da.

2001 baino lehen eraikitako Frantziako HLMen % 72 (eta 2001 eta 2011 artean eraikitakoen % 95) eraikin txikiak edo banakako etxeak dira. Eraikinen batez besteko tamaina 20 apartamentukoa da. HLMren eraikuntza Livret A-n bildutako funtsekin finantzatzen da batez ere, Caisse des dépôts et consignations delakoak araututako aurrezki-kontu mota bat.[2] 2011n, frantsesek aurrezki-kontu horietan 280 mila milioi euro jarri zituzten.[3]

Estatistika

aldatu
HLMko errentarien jatorria
Jatorria 1990[4] 2018[5]
% %
Frantziar 13.7% 13%
Atzerritar 28%
Espainiar 20.5% 13%
Italiar 14.2% 10%
Portugaldar 24.8% 15%
Europar Batasunekoa 18.4% 9%
Beste europar 24%
Aljeriar 43.4% 49%
Morokoar 44.3% 45%
Tunisiar 34.4% 38%
Beste afrikar 36.6% 48%
Hego-ekialdeko asiar 43.4%
Turkiar 45.1% 38%
Besteak 15.3% 20%

Erreferentziak

aldatu
  1. a b 10 idées reçues sur les HLM, Union sociale pour l'habitat, 2012 (Frantsesez)
  2. Mathias Thépot, Où va vraiment l'argent du Livret A ?, La Tribune, 2012-2-22 (Frantsesez)
  3. Les Français confient 280 milliards d'euros au livret A et au LDD, La Tribune, 2011-10-21 (Frantsesez)
  4. (Ingelesez) «Immigration, 'Race' and Ethnicity in Contemporary France» Routledge & CRC Press.
  5. (Frantsesez) Ministre de l'Intérieur. (2021). Le logement des immigrés vivant en France en 2018. .

Kanpo estekak

aldatu