Gymnopus aquosus
Gymnopus aquosus edo Collybia aquosa Gymnopus generoko onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina kapelak bakarrik, oina botata.
Gymnopus aquosus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Omphalotaceae |
Generoa | Gymnopus |
Espeziea | Gymnopus aquosus |
Basionimoa | Agaricus aquosus |
Deskribapena
aldatuKapela: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera, titiduna, ertza inkurbatu samarra izaten du. Azala higrofanoa, ilerik gabea, okre argia edo krema-laranja kolorekoa.
Orriak: Adnatak, estu, ertz leuna dute, zuriak (kremaz tindatzen dira esporen eraginez).
Hanka: Luzea, 3 eta 5 (8) cm bitarteko garaierakoa, garaia, leuna, erdian zurixka, sustrai antzeko batekin, erraboilduna oinarria du, ageriko sustrai antzeko zuri-arrosa koloreko eta luzera eta lodiera desberdineko mizelioak ditu.
Haragia: Hutsala, usain fungiko atseginekoa eta zapore gozokoa.
Etimologia: Gymnopus terminoa grekotik dator, oinak oinutsik, apaingarririk gabe esan nahi duen "gymnos pus" hitzetatik. Aquosus epitetoa, ura, esan nahi duen "aqua" hitzetik dator. Ura urtsua karpoforoaren itxuragatik.
Jangarritasuna
aldatuHaragi gutxi du eta erdipurdikoa, ez da jaten.
Nahasketa arriskua
aldatuGymnopus dryophilus delakoarekin nahas daiteke, honek kanela-lehoi kolorea du (ez hain zurixka), erraboil gabea eta udazkenekoa da ez udaberrikoa. Gymnopus vernus delakoarekin ere bai, honek kapela eta oina ilunagoak ditu. Gymnopus ocior espezieak ere badu antza, hau ilunagoa da, orri trinkoagoak ditu eta usain desatsegina.
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberrian batez ere eta udazkenean. Espezie urria, ez oso ohikoa. Hostozabalen eta koniferoen basoetan.[2]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..