Gycklarnas Afton
Gycklarnas Afton (euskaraz Zirku Gaua) 1953ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da. Åke Grönberg, Harriet Andersson eta Hasse Ekman aktoreek antzeztu zuten.
Gycklarnas Afton | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1953 |
Izenburua | Gycklarnas afton |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta circus film (en) |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman |
Antzezlea(k) | |
Harriet Andersson Hasse Ekman Gunnar Björnstrand Kiki (en) Åke Grönberg (en) Anders Ek Åke Fridell (en) Gudrun Brost (en) Erik Strandmark (en) Curt Löwgren (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Rune Waldekranz (en) |
Edizioa | Carl-Olov Skeppstedt (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Karl-Birger Blomdahl |
Argazki-zuzendaria | Sven Nykvist Hilding Bladh (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Suedia |
Argumentua
aldatuEgunsentian, Alberti zirku zahar eta erdipurdikoa beste hiri txiki baterako bidean jarri da. Albert Johansson (Åke Grönberg) zirkuko zuzendaria zalgurdiaren eserlekuan Jens (Erik Strandmark) pailazoarekin batera doa, honek Frost (Anders Ek) pailazo zuriaren Alma emaztea (Gudrun Brost) nola udako egun batez artileriako soldadu talde oso baten aurrean biluzik bainatu zenaren istorioa kontatzen ari zaio.
Albertek ikuslegoa erakartzeko desfile bat antolatu nahi du. Albert eta bere maitalea den Anne (Harriet Andersson) emakumezko zaldunarekin batera hiriko antzokiko zuzendaria ikustera doaz, hark beren antzezle arropak utziko dielakoan. Sjuberg zuzendariak (Gunnar Björnstrand) mespretxuz hartuko ditu, baina azkenean haren antzerki konpainia zirku ekitaldira gonbidatzearen truk arropa mailegatzea onartuko du.
Poliziak hirian barna burututako desfilea geldiaraziko du. Orduan, Albertek iraganean abandonatu zuen bere familia ikustera joango da. Agda emaztea (Annika Tretow) egoera ekonomiko bikainean dagoela topatu eta biak elkarrekin berriz ere bizitzen jartzea proposatuko dio. Baina Adga zirkuaren bizimoduaz eta bere senarraren umiliazioez nazka-nazkaturik dagoenez ezezkoa emango dio.
Desfile aurretik, Annek Frans topatuko du (Hasse Ekman), antzokiko lehen aktore galaia. Albert eta Agdaren topaketaren berri izan eta jeloskor dagoenez, antzokira itzuli eta Frans egoeraz aprobetxatuko da. Albertek adarrak jarri dizkiotela jabetzean Forst pailazoarekin batera edan eta mozkortuko da. Gaueko ekitaldia Albert eta Fransen borrokaldiarekin amaituko da. Albertek aurpegia odolez eta jipoitua izan denez, bere zalgurdian sartu eta bere buruaz beste egiten saiatuko da, baina suizioak porrot egin eta haren lekuan bere amorruaren biktima eta hilik suertatuko dena zirkuko hartz zaharra izango da.
Beste behin ere, zirkua bidean ipiniko da. Anne Albertekin berrelkartu eta urrunduz doazen zalgurdien atzetik abiatuko dira.
Aktoreak
aldatu- Åke Grönberg: Albert Johansson
- Harriet Andersson: Anne
- Hasse Ekman: Frans
- Anders Ek: Frost
- Gudrun Brost: Alma
- Annika Tretow: Agda
- Erik Strandmark: Jens
- Gunnar Björnstrand: Sjuberg jauna
- Curt Löwgren: Blom