Gwalior gotorlekua Indiako Madhya Pradesh estatuko Gwalior herrian dagoen gotorleku monumentala da. Gunearen elementu nagusiak VIII. mendetik aurrera altxatu ziren, batez ere Man Singh Tomar Rajáren agindupean. Garrantzi Nazionaleko Monumentua da.

Gwalior gotorlekua
ग्वालियर किला
Gotorlekuaren atari bat.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaMadhya Pradesh
Division of Madhya PradeshGwalior division
Indiako barrutiGwalior barrutia
HiriaGwalior
Koordenatuak26°13′49″N 78°10′08″E / 26.2303°N 78.1689°E / 26.2303; 78.1689
Map
KudeatzaileaGovernment of India Government of India
Arkitektura
EstiloaIndiako arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Ezaugarriak aldatu

11 metroko harresiak ditu eta 3 kmko zabalera okupatzen du, arkaitz baten gainean, Vindhya mendikatean, herrialdearen erdi-erdian.[1]

Gunean mota askotako eraikinak ikus daitezke: jauregiak, tenpluak, harresiak, atariak... Bereziki garrantzitsuak hauek dira: Man Mandir zitadela eta Gurjari Mahal biak Man Singh Tomarrek eraikiak. Garai batean 15.000 soldaduk defenditu zuten.[2]

Historia aldatu

Gotorlekuaren lehenengo erreferentzia 525. urtekoa da. 1857an Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren zerbitzuan zeuden Zipaioen matxinada gertatu zen. Lakshmibai, emakume errebeldea, Jhansiko rani bezala ere ezaguna, 1858ko maiatza-ekainean gotorlekua konkistatu zuen; handik egun gutxitara Lakshmibai hil egin zen britainiarrek gotorlekua hartu zutenean zauritua izanez gero.[3][4]

Iruditegia aldatu

 
Ikuspegi panoramikoa.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gwalior gotorlekua