Gutai taldea, akziozko artea edo happening-a egiten zuten artista japonesen taldea izan zen. 1955. urtean sortu zen Kansai inguruan (Kyōto, Ōsaka, Kōbe). Bere kide nagusienak, Jirō Yoshihara, Sadamasa Motonaga, Shozo Shimamoto, Saburō Murakami, Katsuō Shiraga, Seichi Sato, Akira Ganayama eta Atsuko Tanaka izan ziren.

Gutai taldeko partaide batzuk.

Gutai taldea Bigarren Mundu Gerrako esperientzia izugarriaren ondoren jaio zen. Kontsumismo kapitalista baztertu zuten, ekintza ironikoekin, tentsio sentimenduarekin eta ezkutuko agresibitatearekin (objektuen haustura, kearekin ekintzak, eta abar). Taldeak, Fluxus, Joseph Beuys eta Wolf Vostell bezalako artistengan eragina izan zuen.

Taldeko partaideek, esperientzia berriak sortaraztearen alde esfortzu handiak egin zituzten, artearen eta bizitzaren arteko mugak desegiteko.

Lehenengo egindako esperimentuek, Kazuo Shiragaren pintura kaligrafikoak (mihise inguruan egindako pintura aztarnak), Pollock edo arte informalaren keinuzko abstrakzioak gogoraraziko dizkigute. Gero, perfonmance-en, instalazioen eta bideoen enfasiarekin jarraitu zuten.

Taldea giro multimedial, performatiko eta antzerki ekintzetan bilduta zegoen.

Gutai taldeak, bizitasun, joko eta muga artistiko berriei dei bat egitea zuen helburu. Materialekin harreman ezberdinak esperimentatu nahi zituzten; gordinagoak eta zuzenagoak.

Gutai artistek, pintura abstraktuan, estilo garaikideagoetatik haratago doazen formak asmatu zituzten. Esaterako, koadro zehatzagoak egiten eta hauen esanahi adierazgarriak ezabatzen, baita lehengaizko materiak gehituz; denbora eta espazioa artearen material moduan sailkatuz.

Beste alde batetik, argiekiko eta giza formekiko interesak gailurra ikutzera eraman zituzten taldekideak.

Gutaiko artistak, Fluxus mugimenduko formakuntzan eragina izatera iritsi ziren. Happening , performance eta arte kontzeptualaren aintzindari izan ziren. Bestalde, Nam June Paik, Wof Vostell eta Joseph Beuysen lanetan inspiratutako, eta gaur egun instalazio deituriko obrak sortu zituzten. Gainera, 1960ko hamarkadan “arte povera”-ko aitzindari moduan izendatuak izan ziren askotan.

Jatorria aldatu

Gutai-k gorpuzte edo pertsonifikazio esan nahi du. “Gu”, erreminta, neurri, zerbait egiteko modua, eta “tai”, gorputza. Gerraoste japoniarreko artisten kolektiborik garrantzitsuenetariko bat izan zen, eta era berean, mendebaldean hain gutxi esploratu den taldea.

1945ean sortu zuen Yoshihara Jiro artista eta maisuak. "Egin inork ez duena egin” leloa izan zuen gidari, 18 urtetan parte hartu zuten bi belaunaldiak bultzatu zituen ezarritako mugak apurtzera.

Gutai taldearen manifestua aldatu

1956ko abenduan Yoshiharak Gutai taldearen manifestua idatzi zuen[1].

Manifestuan egiaztatzen den bezala, Gutaiko artearen asmoa “abstrakziotik haratago joatea” eta sormen puruarekin jarraitzea da. Horrez gain, manifestuak azpimarratzen du arteak ez duela materia aldatzen. Materia eta espirituaren arteko elkarrekintzaz hitz egiten du.

Manifestuak taldearen kezken artean, gauzak hondatzen diren momentuko edertasun horrekiko lilura adierazten du. Kalte edo suntsipen horren prozesua

material edo objektu baten barneko bizitzaren ordezkari moduan ospatzen da.

Gutai taldearen helburua, giza gaitasunak eta materialen ondasunak bat-egitean espazio abstraktua ulertzea da.

Manifestuak artelan askori egiten die erreferentzia Gutai taldea badena eta ez dena azaltzeko. Manifestuak zehazten duen bezala, Gutai arteak esperimentazioarekin du zerikusia. Ongietorria ematen dio edozein ekintza motari; objektu zein soinuei. Gutai arteak ez du araurik.

Metodoa aldatu

 
Post Gutai Cluster F**k, Korea 2009.

Gutai taldearen arte metodoak ezaugarritzen du, nahiz eta bertako artista bakoitzak metodo ezberdinak erabili.  Sorkuntza prozesua oso funtsezkoa da osotasunaren esanahirako. Gorputzen arteko elkarrekintzak desberdintzen du Gutai artea beste mugimenduetatik. Gorputza funtsezkoa zen, hala ere, gorputzak ez zuen izatez materialekiko lehentasunik. Materialarekin kolaborazio-lana egiten du gorputzak.

Gutai arteak pintura, filma, argia, soinua, etekin eta ohikoak ez diren beste material batzuk sartu ditu.

Aurrekaririk gabeko arte bat sortzearen ahaleginetan, Gutaiko artista askok artearen mugei erronka egiten zieten materialekin esperimentatu zuten. Artea egiteko metodoari aurre egiten zioten artistetako batzuk izan ziren hauek: Saburo Murakami (bere gorputzarekin papera sastu zuena), Atsuko Tanaka (modu eskematiko batean alarmak eta bonbillaz eginiko soineko bat konektatu zuena) eta Shozo Shimamoto (pintura kanoietatik eta pinturazko botilak leku altu batetik jaurti zituena) izan ziren.

Gutai artea sortzeko erabili zituzten baliabideek ez zuten murrizketarik izan.

Perfonmance-ak eta Gutai musika aldatu

Gutai taldeak 1957 eta 1958an emaniko bi performance emanaldi izan ziren, hurrenez hurren. Zuzeneko lehen emanaldian zehar, Kanayamak lerro gorri eta beltzak margotu zituen globo handi batean. Ondoren, globo hau poliki-poliki puztez joan zen eskultura abstraktu bihurtu zen ate. Puxika hori leku horretan geldi zegoela, biratzen joan zen argiekin kolorea aldatzen zitzaion bitartean. Momentu horretan globoa moztu eta hautsi egin zen jatorrizko egoerara itzuli arte. Shinamamotok musika “monotonoa” konposatu zuen (Gutai taldearen hainbat egoeretan erabili zutena), eta globoa puzten zen bitartean jarri zuten bere pieza hau.

Mail art aldatu

Gutai taldeko artistek, urte berriko postalak erabili zituzten posta-arterako. Postal horiek zoriontzeko txartelak besterik ez ziren. Tradiziozko esanahia dute eta interakzio sozial-erritualista moduan balio dute. Horrez gain, ohiko bizigabekoari espiritua ematearen Gutai taldearen ematearen helburua islatzen dute, Gutai taldearen ohiko bidea jorratuz. Motonaga Sadamasak 1965ean Yamazakiri lehenengo Gutai postala bidali zion. Txartelak pigmentu berdeak, urdinak, gorriak, horiak eta beltzak zituen, geroago zikinduak izango zirenak markak animatzeko. Postalak pinturei bizitza eman zieten eta denborari eta espazioari dagokion pinturaren mugak bultzatu zituen. Gainera, esposizioko espazioen mugak zabaldu zituen (Gutai taldearen beste helburuetako bat izan zena).Dick Higgins-ek adierazten duen moduan, “Denbora pieza batean sartzeko bi modu daude: aurkezpen batean bihurtu edo poliki-poliki ezagutzera eraman, postalaren bidez".

Gutai artearen hamaikagarren erakusketan, bisitariek hamar yen ordaindu ahal izan zuten Gutai txartelen kaxa bat eskuratzeko. Kaxa horren barruan Gutai taldekide baten postal bat zegoen. Guzti hau ikuskizun moduan gauzatu zen, ez kontsumismo moduan, eta irabazi zuten dirua behar ekonomikoak dituzten umeentzako erakunde batera bidali zuten. Horrek piztu zuen postala oparitzat hartzeko ideia.

Kritika aldatu

Gutai-ren lehen agerpena Amerikan 1958an izan zen Martha Jackson Galerian, eta kritika ugari jaso zituen Jackson Pollock-en artea imitatzen esan baitzuen. Hala ere, Gutaik ez zuen Pollok-en artea kopiatu, behar zuen inspirazioa hartu zuen askatasunaren arazoa agertzeko Japoniako Mundu Gerraren ondoren. Yoshiharak Pollock saritu zuen bizirik dagoen Ameriketako margolari onena izendatuz, eta bere originaltasun purua eta askatasunaren interpretazio konkretua miretsi zuen. Yoshiharak Pollockekin partekatu zuen ideia hau: natura pertsonifikatzea arte errepresentazionalaren kontrako desioa. Yoshiharak Pollocken alor estetiko berean egotea onartu zuen,baina, hala ere, bestelako arte bat sortzen saiatu zen gogor.

 
Gutai taldearen instalazio bat, Venezia 2009.

Artista japoniarrek mendebaldeko artistak jarraitzeko joera dutenaren supozizioa jarraituz, Yoshiharak Gutai artistei arte estilo oso desberdindua sortzeko eskatu zien.

Yoshiharak salaketak sahiesteko asmoarekin, bere ikasleei liburutegian ikasarazten zien arte garaikidearen joerak, gero beraien lana arte-zentru ofizialeko lanekin bateratzeko.

Gutai proiektua, prozesu gorpuztuetatik sorturikoa zenak, Jackson Pollocken tantazko margolanetan inspirazioa aurkitu arren, kontzeptu horiek zabaldu eta drastikoki aldatu zituen. Gainbegirada bizkor batekin, Gutairen lehendabiziko margolanek Jackson Pollock-en tantazko margolanen itxura izan ahal dute, baina ikuspegi eta metodoak guztiz ezberdinak ziren. Jackson Pollockekin konparatzen baldin bada 7 zenbakia Sumi Yasuoren lanarekin, Pollock-ek nahita erabiltzen ditu muga lerrozuzenak. Bestalde, Yasuo-k “ basati zuhurtzia gabe” eta margoa txipristinduz lan egiten du. Gutai dadaista ere deitu zen, eta honela mintzatu zen “batzuetan, lehen gainbegiradan, dadaismoarekin konparatu eta nahasten gaituzte, eta geure buruaren lorpenak dadaismoari guztiz errekonozitzen dizkiogu. Baina ezberdin pentsatzen dugu, dadaismoak ez bezala, gure lana ikerketaren eta materiala bizitzara ekartzearen posibilitatearen ondorioa da.” Gutai-n aditua den Fergus McCaffreyk esan zuen, “ Shiraga eta beste hainbat Gutai Arte Elkarteko kideen lanak bigarren belaunaldiko Espresionismo Abstraktuaren eratorritzat hartu zituzten 1958an Martha Jackson Galerian, New Yorken aurkeztu zirenean, eta oker ikaragarri hori ez da zuzendu orain dela gutxi arte.

Jiro Yoshiharak genero berri bat sortzea bilatu zuen, sailkapenetik haratago zegoena, benetako originaltasunaren bila, izandako kritiken gainetik.

Influentzia aldatu

Yoshihara eta Shimamotoekin batera, Gutai taldeko kideak Takesada Matsutani, Sadamasa Motonaga, Sadamasa Motonaga, Atsuko Tanaka, Akira Kanayama eta beste batzuk izan ziren. Fluxus mugimenduak eragin handia izan zuen talde eta artista hauen hezitze momentuan. Taldeak Europako zenbait artistekin harremana izango du (batez ere Frantsesekin). Georges Mathieu eta Michel Tapié bezalako arte kristikariekin, esaterako. Horiek sustatu zuten Gutairen artea Europan.

Politika aldatu

Gutai taldeak mezu politiko oso garrantzitsua zeukan. Japoniako historian aurrez egon ez zena egiten saiatu ziren. 1950ean Japoniako arte modernoan Errealismo soziala zen gai nagusi. Denbora horretan abstrakzioa findu zen (bereziki, Nihongan). Abstrakzioaren monotonia horri ihes egiteko nahia nabarmena zen. Jiro Yoshiharak, Gutaiko kide gaztea zenak, zapalkuntza artistiko / politiko horri ihes egitera bultzatu zituen taldeko beste kideak, banakotasuna bilatuz eta zapalkuntzari aurre eginez.  

Ekarpen artistiko garrantzitsu zenbait aldatu

Gutai taldeak, erakusketa terminoaren definizioak zalantzan jarri zituen, erakusketak kaletara ateraz eta partaidetza desberdinetako jendea erakarriz.

Arte ekimen esanguratsuak aldatu

Taldearen sustatzailea izan zen Jirō Yoshiharak, 1955ean gerrako gas-ponpa batekin ekintza bat egin zuen. Ikuspegi global bat dago honen inguruan, artistak ez du azalpenik ematen, ikuslearen interpretazioari askatasuna emanez. Akzio hau, Gauza bitxia oholtza gainean mugitzen deiturikoa, margotutako oholtza baten gainean azalduko da, eskailera batekin, eta bertan mugitzen; Magritte surrealistaren eragin zuzena antzemango da bertan.

Sadamasa Motonagak, Kea izeneko lana egin zuen, kezko makina batzuk instalatu zituen eta palanka batzuk eragiten, makina hauek mugitzen zituen. Bere asmoa bonba atomikoari erreferentzia egitea izan zen. Beste hainbat akzio ere egin zituen plastikozko hodiak esaterako, ura eta argia erabiliz. Izugarrizko efektu bisualak sortuko zituen honekin.

Shozo Shimamoto, Nasa honen gainetik- en egilea da. Margotzearen ekintzan, Pollocken keinuena imitatzen du, kristalezko ontziekin eta lurrean puskatutako pinturarekin. Saburo Murakamik, Biomboak zeharkatzearen ekintza egin zuen. Sabaitik zintzilikatutako papel bilgarrizko lau angeluko egitura bat, gero bertan botatzen zena. Katsuo Shiragak, hankekin margotzen zuen. Hanka margotuekin, paperezko euskarri baten gaiean dantza egiten zuen, Yves Kleinen antropometrien eraginarekin. Buztinera bueltan, buztinean biluzik murgiltzen da, buztinarekin nahasi arte, heriotzari aipamena eginez. Performancean oinarritutako Gutai taldearen obrak, informalismoa eta painting ekintzak zabaldu zituzten, astintze erritualen ekintzetan transformatu arte.

Erakusketa esanguratsuak aldatu

Gutai taldearen lehen erakusketa Uztailean izan zen, Yoshiraren eskutik egina: "The Experimental Outdoor Modern Art Exhibition to Challenge the Burning Midsummer Sun". Hau, Ashiyako parke publiko batean bi astez hogeita lau orduko erakusketa izan zen, aire zabalean aurkeztu zena. Zuhaitzetatik zintzilikatutako berrogeita hamar bat metroko koadro bat, argiztatutako eskulturak gauez distiratzen zutenak eta lurrean zutik zegoen nylonezko arrosa beroa. "Esperimentua" izenez iragarri zuen taldeak artea gela itxitetatik atera beharra zegoela, lanak eguzki, haize eta euri naturalaren indarrez erakutsi behar zirela. 1970eko martxoakren15ean eta irailaren 13an, Japoniako Expo '70ean Gutai taldeak arte mugimendu nabarmena egin zuen, azkeneko agerraldi garrantzitsuenetariko bat izan zen hau. 70eko Expo horietan zehar, taldearen antzezpen batzuk globo erraldoiak izan ziren, eta gizonak ere azalduko dira burbuila-zapalduen kamioietan flotatzen.

Partaideak aldatu

  • Jiro Yoshihara
  • Akira Kanayama
  • Chiyu Uemae
  • Saburo Murakami
  • Kazuo Shiraga
  • Shozo Shimamoto
  • Atsuko Tanaka
  • Sadamasa Motonaga
  • Seiko Kanno
  • Senkichiro Nasaka
  • Shigeki Kitani
  • Tamiko Ueda
  • Tsuruko Yamazaki
  • Norio Imai
  • Kumiko Imanaka
  • Joji Kikunami
  • Yutaka Matsuda
  • Takesada Matsutani
  • Shuji Mukai
  • Yuko Nasaka
  • Minoru Yoshida
  • Minoru Onoda
  • Hirosi Nagare
  • Yasuo Sumi

Erreferentziak aldatu

  1. web.guggenheim.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).

Kanpo estekak aldatu