Gurutzetik jaistea (Rogier van der Weyden)

Gurutzetik jaistea Rogier van der Weyden flandriar margolariaren lan nagusia da. Ohol gaineko olio pintura da, 262 cm zabal eta 220 cm garai, Madrilgo Prado Museoan ikusgai dagoena. Triptiko handi baten zatia zen, baina hegalak galdu egin dira.

Gurutzetik jaistea
Jatorria
Sortzailea(k)Roger van der Weyden
Sorrera-urtea1440(e)ko hamarkada
IzenburuaEl Descenso del Salamanca a 2ª B eta Descent from the Cross (Deposition of Christ)
MugimenduaPrimitibo flandestarra
KomisarioaDutch Civic Guard (en) Itzuli
KulturaPrimitibo flandestarra
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak204,5 (altuera) × 261,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass73D71(+2), MAGDALENE) 11HH(MARY MAGDALENE) eta 73
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
Chapel of Our-Lady-Outside (en) Itzuli
San Lorenzo de El Escorial monasterioa
El Pardo
Pradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP002825
JabeaMaria Hungariakoa
Argumentu nagusiaDescent from the Cross (en) Itzuli

Van der Weydenek Lovainako Harresiez kanpoko Andre Mariaren elizarako (baleztarien kapera) egin zuen lan hau. Kolore askotako eskultura lan handi baten gisara har daiteke. Zorua naturalista da, gorabeherekin, zenbait landarerekin eta giza hezur hondakinekin; hondoa, berriz, laua da, paisajerik gabea, eta horma zulo batean sartuta egongo balitz bezala antolatua dago guztia. Zulo horrek ez du sakonera handirik, eta irudiek osorik betetzen dute eremua. Gizakiaren mina oso hurbiletik antzeman daiteke lan honetan, pertsonaia guztien ezaugarriak zehatz-mehatz adierazten dituelako batetik, eta lanak duen forma eta kolore egitura bateratuagatik bestetik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu