Guqina (txineraz: 古琴; pinyinez: gǔqín; Wade-Gilesez: ku-ch'in) Txinako musika tresna da. Zazpi hariko zitara da: 1,20 metro luze, 20 zentimetro zabal, 7,5 zentimetro lodi. Ohol hustu batean egina izan ohi da, eta zetazko hariek kutxaren luzera osoa hartzen dute. Betidanik kultura sinbolo gisa hartua izan da Txinako intelektualen eta konfuzianisten artean, eta jakintsuak irudikatzen dituzten pinturetan azaldu ohi da. K.a. 1100. urtekoa baino lehenagokoa da. Japoniako koto izeneko tresnaren antzekoa da.

Guqina
Jiu Kuang obra (1425); guqin-jotzailea: Charlie Huang

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu