Gunga Din
Gunga Din 1939ko George Stevens estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako abentura filma bat da. Rudyard Kipling idazlearen izen berdineko Gunga Din olerkian zeozer oinarritua dago. Cary Grant, Victor McLaglen, Douglas Fairbanks Jr., Sam Jaffe, Eduardo Ciannelli eta Joan Fontaine aktoreek antzeztu zuten.
Gunga Din | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1939 |
Izenburua | Gunga Din |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, gerra-filma eta ghost film (en) |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Gunga Din (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia, Arizona eta Alabama Hills |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | George Stevens |
Gidoigilea(k) | Fred Guiol |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | George Stevens |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Edizioa | Henry Berman |
Ekoizpen-diseinatzailea | Van Nest Polglase (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alfred Newman |
Argazki-zuzendaria | Joseph H. August (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Edward Stevenson (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | India |
Historia | |
Nominazioak | |
Argazkigintza onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
aldatuXIX. mendea, Britainiar Raja. Cutter, MacChesney eta Ballantine (Cary Grant, Victor McLaglen eta Douglas Fairbanks, Jr.) adiskidetasun estu batek batzen dituen Britainiar Armadako hiru sarjentu dira, behinola telegrafia komunikabideen bapateko etete bat ikertzera Indiako eskualde menditsu batera bidaliak izango direlarik. Hirukoteak eta heuren Gunga Din (Sam Jaffe) izeneko ur-eramaleak hainbat abentura biziko dituzte, tartean Kali jainkosaren gurtzaileak diren Itotzaileak izeneko sektari hiltzaileki kideei aurre egin beharko diete. Gainera, ezkutuko tenplu bat topatu, eta atzemanak eta torturatuak izango dira, halere britainiar gudarostea segada hilkor batetik salbatzea lortuko dute.
Aktoreak
aldatu- Cary Grant: Archibald Cutter sarjentua
- Victor McLaglen: 'Mac' MacChesney sarjentua
- Douglas Fairbanks Jr.: Thomas 'Tommy' Ballantine sarjentua
- Sam Jaffe: Gunga Din
- Eduardo Ciannelli: Guru
- Joan Fontaine: Emaline 'Emmy' Stebbins
- Montagu Love: Weed kolonela
- Robert Coote: Bertie Higginbotham sarjentua
- Abner Biberman: Chota
- Lumsden Hare: Mitchell maiorra
- Cecil Kellaway: Stebbins jauna (krediturik gabe)
- Reginald Sheffield: Rudyard Kipling (krediturik gabe)
Kanpo estekak
aldatu- Gunga Din filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)