Gullinkambi
Gullinkambi, eskandinaviar mitologian, Valhallan bizi den eta goizero einherjarrak esnatzen dituen oilar bat da. Bere kantuak, Odinek zuzendutako jainkoen eta Lokik zuzendutako Jotunen arteko azken borroka izango den Ragnaröka iragarriko du, beste bi oilarrenarekin batera, horietako bat Fjalar dena, Gálgviðr basoan, eta, bestea, izenik ez duen bat, Helen.