Ireki menu nagusia

Guido Calogero (Erroma, 1904ko abenduaren 4a - ib., 1986ko apirilaren 17a) italiar filosofoa izan zen.

Guido Calogero
Bizitza
Jaiotza Erroma1904ko abenduaren  4a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1904-12-04 -  1946-06-18)
 Italia  (1946-06-18 -  1986-04-17)
Heriotza Erroma1986ko apirilaren  17a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak filosofoa eta politikaria
Enplegatzailea(k) Pisako Unibertsitatea
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Linzeen Akademia
National Council Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Sozialista

Filosofiaren Historiaren irakasle izan zen Florentzia, Pisa eta Erromako unibertsitateetan. Gogor borrokatu zen faxismoaren aurka, eta aktibismo horretantxe oinarritu zuen bere filosofia, liberal-sozialismoaren bidetik joz, betiere. Presentzialismo izenaz bataiatu zuen bere pentsaera, eta errealitatea pentsatzearen ekimenarekin lotzen ahalegindu zen —garaikide izan zuen Giovanni Gentile faxistak ez bezala—, hau da, logos konkretuarekin, ez logos abstraktuarekin. Hauek dira Calogeroren idazlan nagusiak: I fondamenti di la logica aristotelica (1927, Logika aristotelikoaren oinarriak), La conclusione della filosofia del conoscere (1938, Ezagutzaren filosofiaren ondorioak), Il metodo dell´economia e il marxismo (1944, Ekonomiaren metodoa eta marxismoa), Difesa del liberalsocialismo (1945, Sozial-liberalismoaren defentsa), Lezioni di filosofia (hiru liburuki, 1946-48, Filosofia ikasgaiak), Verità e libertà (1960, Egia eta askatasuna).

ErreferentziakAldatu