Guatemala eta Mexiko arteko muga

Guatemala eta Mexiko arteko muga 965 kilometro inguruko luzera duen nazioarteko muga bat da, Erdialdeko Amerikan kokatua. Guatemalako aldean San Marcos, Huehuetenango, Quiché eta Petén departamenduak daude; Mexikoko zatian Chiapas (654 km), Tabasco (108 km) eta Campeche (194 km) estatuak daude.[1]

Guatemala eta Mexiko arteko muga
borders of Guatemala
borders of Mexico
Geografia
Herrialdeak Guatemala
 Mexiko
Luzera959 km
Guatemala-Mexiko arteko muga.

Historia aldatu

Mexiko eta Guatemala arteko mugen arazoak izan dira historikoki. Berez, egungo Chiapasen bien herrialdeek erreklamatu zituzten XIX. mendean. 1881ean Justo Rufino Barriosek, Guatemalako presidentea, Soconusco eskualdea eta Chiapas erreklamatu zituen. 1882an, Justo Rufino eta Matías Romero politikari mexikarra Soconuscoren Hacienda de Barriosen bildu ziren. Han Estatu Batuetako mediazioa onartu zuten. Hasierako komenioa New Yorken 1882ko abuztuaren 12an sinatu zen. Urte bereko irailaren 27an behin-betiko Mugen Ituna sinatu zen Mexiko Hirian. Itun horren arabera Guatemalak Chiapas eta Soconusco Mexiko zela onartu zuen. Mugak zehazteko lanek 1902 arte iraun zuten; horretarako bi herrialdeen arteko mugak lerro zuzenez marraztu ziren eta, ondorioz, aldaketa txikiak eman ziren: Soconuscon Guatemalak Suchiate ibaiaraino heldu zen eta Mexikok Motozintla eskuratu zuen.[2]

Hiriak eta mugako pasabideak aldatu

  Mexiko   Guatemala
Estatu Herria Departamentu Herria
Chiapas Ciudad Hidalgo San Marcos Ciudad Tecún Umán
Chiapas Talismán San Marcos El Carmen
Chiapas Unión Juárez San Marcos Toquían Grande
Chiapas Mazapa de Madero San Marcos Sibinal
Chiapas Cuauhtémoc Huehuetenango La Mesilla
Chiapas Carmen Xhán Huehuetenango Gracias a Dios
Chiapas Nuevo Orizaba Quiché Ingenieros
Chiapas Frontera Corozal Petén Bethel
Tabasco El Ceibo Petén El Ceibo
Tabasco El Martillo Petén El Naranjo

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu