Gu Gara
Ze esatek! taldearen 3. albuma (2012)
Gu gara Ze Esatek! taldearen estudioko hirugarren albuma da. 2012an plazaratu zuten Ohiuka diskoetxearekin. Ze Esatek! taldeak Ska, Reggae, zingaro eta Rocka konbinatzen zituen festa-giroan eta bere estilo konprometituarekin.[1] Musikari etekina atera nahi zioten festan eta dantzan. Taldearen helburuak dibertimendua eta olgetako gogoa ziren, garai bateko haize freskoa barrukoa berotzeko.[2]
Gu Gara | |
---|---|
Ze Esatek!en albuma | |
Egilea | Ze Esatek! |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | Gu gara |
Ekoizpen lekua | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ska, rock eta reggaea |
Hizkuntza | euskara |
Iraupena | 79,5 minutu |
Diskoetxea | Oihuka |
Zatiak | 22 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Ze esatek! taldearen diskografia |
Disko honek Ze Esatek! taldearen kontzertuetan ospetsu bihurtu diren abestiak biltzen ditu, Guztira 22 kantu, batzuk aurreko diskoetan grabatuta bazeuden ere, hala nola, "Kantuz Eskertu", "Zu Gabe", "Gauaren Erregina", edota "Anabasa".
Abesti zerrenda Aldatu
- Vip Pass
- Amets bustiak
- Anabasa
- Gu gara Ze Esatek
- Monotonia
- Ikasle Eguna 2010
- Bidez bide
- Bla, bla, bla
- Txori Barrote 25 urte
- Basque Funk Scream
- Klik
- Katia
- Ekar ditzagun gogora
- Trago bakoitzean
- Rebeka Linares Urrezko Danborra
- Urriak 11
- Kantuz eskertu
- Nire sekretua
- Zu gabe
- Gauaren erregina
- Satisfaction
- Pas a pas
Lankideak Aldatu
- Mikel Albisu - ahotsak
- Jabier Rodil - ahotsak, teklatua
- Iñaki Rodriguez 'Vierbu' - gitarra, ahotsak
- Julen Valderrama - gitarra, ahotsak
- Unai Arzelus - baxua, ahotsak
- Antton Albizu - tronpeta, ahotsak
- Manex Berzosa, tronboia
- Unai Frantsesena - bateria
- Juanma Urriza 'Boli', bateria
Erreferentziak Aldatu
- ↑ «Gu gara» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
- ↑ Ze esatek!. «Ze esatek| albuma Baga Biga produkzioak. Musika ideiak.» www.baga-biga.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).