Grunwald zubia (polonieraz: Most Grunwaldzki) Poloniako Wrocław hirian dagoen zubi esekia da, Oder ibaia zeharkatzen duena.

Grunwald zubia
Most Grunwaldzki
Kaiserbrücke
Freiheitsbrücke
Freiheitsbrücke
Kaiserbrücke
Map
Kokapena
Koordenatuak51°06′34″N 17°03′10″E / 51.1094°N 17.0528°E / 51.1094; 17.0528
Historia
Irekiera1910eko urriaren 10ean
Deskribapena

1908 eta 1910 urteen artean eraiki zen, Wrocław (alemanez: Breslau) Alemaniar Inperioaren esku zegoenean. Richard Plüddemann udal-arkitektoak diseinatu zuen eta Zielona Górako Beuchelt & Co. enpresak burutu zuen eraikuntza. Grunwald zubia 1910eko urriaren 10ean ireki zuten Gilen II.a Alemaniakoa bertan zela. Zubiaren jatorrizko izena Kaiserraren zubia (alemanez: Kaiserbrücke) zen. Ondoren, Hirugarren Reichan Askatasunaren zubia (alemanez: Freiheitsbrücke) izena jaso zuen.

1945ean, Bigarren Mundu Gerra zela-eta, zubiak oso kalte handiak jasan zituen. Gerra amaitu ondoren, Wrocław Polonia izatera pasa zenean, zubia berreraiki zuten Dobrosław Czajka arkitektoaren proiektua oinarri izanik.

Gaur egun, 2005eko azken zaharberritzearen ondoren, Poloniako 98. errepide nazionala eta hiriko tranbiaren bi burdinbide igarotzen dira bertatik. Horrez gain, zubiaren bi alboetan oinezkoentzako espaloiak ere badaude.

Kanpo estekak aldatu