Ireki menu nagusia

Grundarfjörður (euskaraz Grundarreko fiordoa esan nahi duena) Snæfellsnes penintsularen iparraldean kokatua dagoen herrixka da, Islandiako mendebaldeko muturrean.

Grundarfjörður
 Islandia
Iceland Grundarfjördur.jpg
COA Grundarfjardur.png
Administrazioa
Herrialdea  Islandia
Eskualdea Vesturland
Alkatea Guðmundur Ingi Gunnlaugsson
Izen ofiziala Grundarfjörður
Posta kodea 350
Geografia
Koordenatuak 64° 55′ 00″ N, 23° 15′ 00″ W / 64.916666666667°N,23.25°W / 64.916666666667; -23.25Koordenatuak: 64° 55′ 00″ N, 23° 15′ 00″ W / 64.916666666667°N,23.25°W / 64.916666666667; -23.25
Grundarfjörður hemen kokatua: Islandia
Grundarfjörður
Grundarfjörður
Grundarfjörður (Islandia)
Azalera 148 km²
Demografia
Biztanleria 869 bizt. (2017-01-01)
Dentsitatea 6,22 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuak Paimpol
http://www.grundarfjordur.is

Eduki-taula

BiztanleriaAldatu

Gaur egun, etengabe hazten ari den herri bat da estatistiken arabera, 1981eko abenduak 1 eta 2006ko abenduak 1 arteko biztanleria hazkuntza erakusten dutena.

Data Biztanleak
1981-12-1 792
1997-12-1 920
2003-12-1 936
2004-12-1 938
2005-12-1 974
2006-12-1 954

EzaugarriakAldatu

Aipaturiko hazkuntza arrantza industriaren eta turismoaren gehikuntzaren ondorio da, gauzarik erakargarriena bezala bertako etxeetako askok erakusten duten luxua eta originaltasuna delarik.

Grundarfjörðurrek merkataritza lanak egiteko eskubidea 1786an lortu zuen. Eta 1800ean, merkataritzaren ondorioz, sortu zen lehen finkapena, etorkin frantziarrez osatua, euren eliza eta ospitale propioa eraiki zutenak.

Herria barnealdeko mendigune baten eta Kirkjufell izeneko sumendi jatorriko mendi baten artean dago, kontrako aldean penintsula txiki bat eratzen duena.

Stykkishólmurrera bidean, errepideak Berserkjahraun izeneko laba zelai bat zeharkatzen du, honen izena Erbyggja Sagatik datorrelarik. Bere tenperatura partzialki beroa da, eta, beraz, elurrak ez du erabat estaltzen neguan.

Herri senidetuakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grundarfjörður