Gregory Efthimios "Greg" Louganis (El Cajon, Kalifornia, 1960ko urtarrilaren 29a) estatubatuar kirolaria da, tranpolin-jauzilaria. Aita samoarra zuen eta ama europarra, baina San Diegoko Louganis familiak hartu zuen semetzat. Bederatzi urte zituelarik hasi zen tranpolin-jauzian, eta hamasei urte zituela, Montrealgo Olinpiar Jokoetan (1976) parte hartu zuen Estatu Batuetako selekzioarekin. Urrezko domina irabazi zuen plataforma-jauzian. Los Angelesko jokoetan (1984) eta Seulgoetan (1988) urrezko dominak irabazi zituen tranpolin- eta plataforma-jauzietan. 1988an utzi zituen kirol-lehiaketak, eta antzerkian eta zineman hasi zen antzezle gisa. 1994an, New Yorkeko Gay Jokoetan parte hartu zuen, homosexuala zela erakutsiz. Hurrengo urtean, HIES gaixotasuna zuela jakinarazi zuen.

Greg Louganis

Bizitza
JaiotzaSan Diego1960ko urtarrilaren 29a (64 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of California, Irvine (en) Itzuli
Santa Ana High School (en) Itzuli
Miamiko Unibertsitatea
Valhalla High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakplatform diver (en) Itzuli, autobiografialaria, jauzilaria eta entrenatzailea
Pisua73 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak

louganis.com
IMDB: nm0005163 TCM: 116573
Olympic.org: gregory-louganis Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greg Louganis