Grand Ouest aireportu-proiektua

Grand Ouest aireportu-proiektua Nantes hiritik gertu proiektaturik dagoen nazioarteko aireportu handia da, baso eta bocage inguru batean eraiki beharrekoa. Proiektuak protesta biziak sorrarazi ditu ekologista nahiz bertan bizi diren herritarren aldetik: 2008 urtetik aurrera, hustutako etxeak okupatu eta eraikitako etxoletan ekintzaile ekologistek proiektuaren aurkako borrokan dihardute.

Grand Ouest aireportu-proiektuaren aurka diharduten ekintzaileentzako etxolak eraikitzen.

2012ko urrian eta azaroan frantses poliziak aktibista horien aurkako operazio zabalak burutu zituen. Aktibista ekologistek ZAD izendatu zuten ingurunea, esan nahi baita, Zone Á Defendre frantsesez. 2018ko apirilean, 2.500 poliziatik gorako operazioa antolatu zen bertan finkatutako aktibistak kanporatzeko, zadista deituak.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak aldatu