Grajal de Camposko gaztelua

Grajal de Camposko gaztelua (gaztelaniaz: Castillo de Grajal de Campos) Leóngo probintziako (Espainia) izen bereko herrian dagoen XVI. mendeko eraikin militarra da. X. mendeko beste gaztelu baten gainean eraikia dago. Espainiako artilleriako lehen gaztelutzat daukate. Lorenzo de Aldonza arkitektoak diseinatutako eraikin ikusgarria da, 1517 eta 1521. urteen artean, Hernando de Vegaren aginduz, eta Juan de Vegak, haren semeak, Grajal de Camposko seigarren Jaunak, amaituta. Oinplano karratuko eraikina da, lau dorre dituena, non kalibre handiagoko kanoiak kokatzen ziren. Ezponda aldapatsu batean eraikia dago. Monumentu Nazionala izendatu zuten, 1931ko ekainaren 3an.[1][2]

Grajal de Camposko gaztelua
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaLeóngo probintzia
UdalerriaGrajal de Campos
Koordenatuak42°19′19″N 5°01′15″W / 42.3219°N 5.0208°W / 42.3219; -5.0208
Map
Ondarea
BICRI-51-0000683

Gaztelua lurrez bete zuten, eta kontserbazio egoera bikaina izan arren ez dute zaharberritu.

Historia aldatu

967ko dokumentu batean "Castello de Graliare" gazteluaren existentzia aipatzen da. Sahagungo monasterioko bi dokumentuk adierazten dute Grajalgo gaztelua Raimundo Borgoinako kondeari emana zela. Gaztelua bere egoitza nagusia bihurtu zen bost urtez, 1107an gazteluan hil zen arte. [3]

Gaur egungo eraikuntza XVI. mendearen hasierako lan gotiko berantiarra da, Grajalgo jaunak , Hernando de Vegak (Gaztelako komendadore nagusia, Ordena Militarren Kontseiluko presidentea eta Indietako Kontseiluko Kontseilaria, bere semea, Juan, Gaztelako Kontseiluaren lehendakaria eta Grajalgo lehen kondea izango zena), enkargatua. Hernandok, Karlos V.aren aurkako Gaztelako eta Leongo berehalako matxinadaren beldur zela eta, ez zuen erregearen onarpena defentsa altxatzeko. 1521ean hori iritsi zenean gaztelua amaitua zen.

Gazteluak jarraitu zuen babestuta eta artilatuta XVI eta XVII. mendeetan. Kondeek Grajalen bizi izaten utzi zutenean, XVIII. mendearen hasieran, eraikinaren beherakada hasi zen.

Ezaugarriak aldatu

73 metroko (88 kana) aldeko karratu bat da, lau dorre izkinetan eta hiru solairu dituena. Antzinean, zubi altxagarria eta sarrerako poterna zituen lubanarroak isolatuta zegoen, gaur egun lurperatuta daude guztiak, eta ez da aurkitu zehazki non zeunden. XVIII. mendeko eskuizkribuaren arabera, konplexuaren hegoaldeko aldean zegoen.

Sarrera ataka baten zehar egiten da eskailera kiribil batera iristeko. Gotorlekuaren barrualdea erabat lurrez gainezka dago, alferrikakoa bihurtuz. Beste hiru dorreen eskailerak ere ezin dira erabili.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu