Governors
Governors taldea Arrasaten sortutako rock taldea da. Rock & rolla, muinean, musikaren aukera estetiko hutsetik haratago, jarrera sendoa da, handiarekin kritikoa eta txikiarekin eskuzabala den bizitzaren ikuspegia.
Governors | |
---|---|
Governors Intxaurrondo kultur etxean (2018-1-27) | |
Datuak | |
Jatorria | Euskal Herria |
Musika mota | Alternative, Rock |
Urteak | 2006 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Oihuka, Mauka, Baga-Biga |
Taldekideak | |
Juan Sangre Heloy Galan Pako Ramos Jorge Moro Iñigo Zubizarreta | |
Lehengo taldekideak | |
Beñat Unzueta Aitor Antruejo Keu Agirretxea | |
Informazio gehigarria | |
http://www.myspace.com/governorszone | |
Ibilbidea
aldatuHorixe dugu, hain zuzen, Governors taldearen ezaugarririk argiena: bere musikaren intentsitatea eta kantu amorratuen bitartez komunikatzen duten jarrera baikor bezain sortzailea. J. Sangre (ahotsa), taldeko aitzindariaren aurreko ibilbideak (Ekon, FJORD) bermatzen du aurrez esandakoaren koherentzia.
2007an atera zuten aurreneko diska, Itxaron beharra ez da itxaropena. Oihuka disketxearekin plazaratu zuten, bai eta Frenetikodrome bigarren diska ere, hau 2010an. Urte berean Hatortxu Rock jaialdirako Kristal kolpatuak abestia sortu zuten eta honi esker sona handia hartu zuen Euskal Herri mailan. Hirugarren diska Collage izan zen, Mauka disketxearen bidez kaleratu zutena 2011 urtean. Keu Agirretxea izan zuten lagun diska honetan.
2013-tik aurrerako diskak Baga-Biga zigiluarekin plazaratu dituzte.
Taldekideak
aldatu- Juan Sangre – Ahotsa
- Heloy Galan – Bateria
- Pako Ramos – Gitarra
- Jorge Moro – Baxua
Taldekide ohiak
aldatu- Beñat Unzueta - Baxua (2007)
- Aitor Antruejo - Gitarra (2007-2010)
- Keu Agirretxea - Gitarra (2011)
Diskografia
aldatu
1. Azken dantza |
1. Intro Drome + Kristal kolpatuak (Bideoklipa) |
1. Prologue |
1. Paradisu bailara |
1. Parologue |
1. Diabolus |
Iruditegia
aldatu