Gotarzes II.a Partiakoa Partiar Inperioa gutxi gorabehera 40tik 51ra gobernatu zuen errege bat izan zen. Artaban II.aren semea zen. Hau hil zenean eta inperioa bere seme nagusia zen Vardanes I.ari utzi zionean, Gotarzes bere anaiaren aurka matxinatu zen.

Gotarzes II.a

Bizitza
JaiotzaI. mendea
Heriotza51 ( urte)
Familia
AitaArtaban II.a
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Laster bere krudelkeriagatik ezaguna egin eta gorrotatua izan zen. Beste zenbait hilketaren artean bere anaia Artaban eta bere familia guztia hil zituen (Vardanesi tronua berreskuratzen lagundu ziona). Gotarzesek, orduan, Hirkaniara ihes egin zuen eta dahe nomada batzuk osatutako armada bat osatu zuen.

Bi erregeen arteko gerra hitzarmen batekin amaitu zen, biak baitziren euren nobleen azpijokoen beldur. Gotarzes, orduan, Hirkaniara itzuli zen. Vardanes hil zutenean, 47 inguruan, Gotarzes Inperio guztian errege bezala errekonozitua izan zen. Orduan, bere txanponei, ohiko partiar tituluak gehitu zizkion: ΒΑϹΙΛΕΩϹ ΒΑϹΙΛΕΩΝ ΕΥΕΡΓΕΤΟΥ ΑΡϹΑΚΟΥ ΔΙΚΑΙΟΥ ΕΠΙΦΑΝΟΥϹ ΦΙΛΕΛΛΗΝΟϹ Artsazes Erregeen erregea, ongilea, zuzena, greziarren lagun ospetsua, baina bere izena gehitu gabe.

Bere krudelkeriak eta diruzalekeriak eragindako nahigabearen ondorioz, Gotarzesen aurka zeuden nobleek une horretan erromatar enperadorea zen Klaudiori mezu bat bidali zioten, Partiara Meherdates printze partiarra bidaltzeko eskatuz, une horretan Erroman bahitu bezala zegoena. Meherdatesek Eufrates ibaia 49an zeharkatu zuen, baina Gotarzesek garaitu eta preso hartu zuen, belarriak moztu zizkiona.

Tazitoren arabera, Gotarzes bera handik gutxira hil zen gaixotasun baten ondorioz. Flavio Josefok, berriz, Gotarzes hila izan zela dio. Bere azken txanpona 51ko ekainean datatua dago. Denbora laburrez bere oinordekoa Vonones II.a izan zen (ziur asko bere anaia) eta jarraian bere seme Vologeso I.a