Gosaria Tiffany's-en
- Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Breakfast at Tiffany's (filma)».
Gosaria Tiffany's-en (ingelesez: Breakfast at Tiffany's) Truman Capotek idatzitako eleberria da, 1958an argitaratutakoa.
Gosaria Tiffany's-en | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Truman Capote (1958) |
Argitaratze-data | 1958 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Breakfast at Tiffany's: A Short Novel and Three Stories |
Argitaletxea | Random House |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Orrialdeak | 179 |
Formatua | Azal gogorra, paper-azala, e-book, audio CD-a |
ISBN | 978-0-679-74565-5 |
OCLC | 964700 |
Euskaraz | |
Izenburua | Gosaria Tiffany's-en |
Itzultzailea | Koro Navarro |
Argitaratze-data | 1989 |
Bilduma | Erdal literatura |
Orrialdeak | 108 |
ISBN | 978-8-475-29678-4 |
Haria
aldatuManhattanera bizitzera joandako iragan gabeko andre Hollyren eta idazle gazte hasi berriaren arteko harremana azaltzen digu eleberriak.
Hainbat kontu
aldatuBreakfast at Tiffany's: A Short Novel and Three Stories, horixe da Capotek 1958an argitaratutako lanaren izen osoa. Aipatu eleberriaz gainera, liburuak hiru narrazio labur ere biltzen zituen: House of Flowers, A Diamond Guitar eta A Christmas Memory. Breakfast at Tiffany's istorioko emakumea, Holly Golightly, Capotek sortutako pertsonaia ezagunena izan daiteke, gerora lanak zineman izan zuen egokitzapenaren erruz akaso: Audrey Hepburnek gogoangarri jardun zuen zinemarako Breakfast at Tiffany's egokitzapen hartan. Manhattanera bizitzera joandako iragan gabeko andre Hollyren eta idazle gazte hasi berriaren arteko harremana azaltzen digu eleberriak. Roy Newquist idazleari aitortu zion legez idazlan honek mugarri bat ezarri zuen Capoteren sorkuntzan:
« | Bi etapa dakusat nire literatur ibilbidean. Aurrena gazte kementsuarena liteke, lan ausartak idatzi zituen harena. Ontzat jotzen ditut sortutakoak, nahiz eta neure ez sentitu erabat. Bigarren aldia uste dut Gosaria Tiffany's-en eleberriarekin hasten dela. Prosaren estiloa aldatu nuen, estiloak aurrera egin zuen, argiago-edo dateke. Ez da aurrenekoa baino originalagoa, baina tankera honetakoa sortzea zailagoa da. Dena den ez da, oraindik, egin nahi dudanaren erakusgai, hartu nahi dudan norabidea alegia. Baina hurbilpen modukoa bada[1]. | » |
Euskarazko itzulpena
aldatu1989an Elkarrek euskarazko bertsioa argitaratu zuen, Koro Navarrok itzulia: Gosaria Tifanny's-en, Donostia, 1989. 108 orrialde. Paper-azalean. Azaleko ilustrazioa: Pili Beltzunegi. Elkar, Erdal Literatura, 83. zenbakia
Zinema
aldatuIkus, gainera
aldatu- Edorta Jimenezek liburuaren gainean Argia aldizkarian idatzitako kritika, Truman Capoteren mingotsa, kontaeraren soiltasuna, 1989-06-11.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu