Gorrondatxe
Gorrondatxe edo Askorri[1] Bizkaiko hondartza da, Getxoko Elexalden kokatua. Getxoko hondartzarik basatiena da, hondartzaren inguruan ez dagoelako ezelako eraikinik. Hondartzara iristeko bide aldats bati jarraitu beharra dago. Gorrondatxe ondoko muinoan balio ekologiko handiko pinudi bat dago.

"Askorri" hondartzaren izena izateaz gain, haren alboan, iparraldean, dagoen puntaren izena ere bada.[1]

Garraiobideak
aldatuHondartzara joateko Bilbo-Askorri autobus linea erabil daiteke, Bizkaibus linea honek 30 minutuko maiztasuna dauka.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b 199. araua - Euskal Herriko kostaldeko leku-izenak. Euskaltzaindia.
Kanpo estekak
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |