Gorordo (mendia)

Euskal Herriko mendia
Artikulu hau Gipuzkoako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gorordo».

Gorordo mendia Zaraia mendilerroko mendietako bat da. Urkuluko urtegiaren iparrekialdean dago, Orkatzategi menditik iparraldera. Honengandik, Urrexola Garai oñatiar auzoak banatzen du. 692 metroko garaiera du, eta Galarrixa eta inguruko beste mendi batzuk bezala, tontor belartsukoa da.

Gorordo
Datu orokorrak
Garaiera692 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′32″N 2°27′01″W / 43.02556°N 2.45028°W / 43.02556; -2.45028
MendikateaZaraiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGoroeta eta Urrexola
MendikatMendikat

Irispideak

aldatu

Urrexola Garai oñatiar auzotik irtenda, iparralderantz dagoen lehen tontorra, Gorordo Txiki da, 656 metrokoa. Honen tontorrera igo ondoren, 45 metroko altuera jeitsi behar da, hemendik, zuzen-zuzenean, Gorordo mendiaren tontorrerantz abiatuz. Tontorra belartsua eta zuhaitzez josia du, eta honek, bertara doanari, Urkulu urtegiaren bista galarazten dio.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

aldatu