Artikulu hau Ukrainako musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Goa (argipena)».

Go_A (ukraineraz: Ґоу_Ей:, transliteratuta Gou Ei, hala nola Go A ahoskatzen den ingelesez) Ukrainako elektrofolk musika talde bat da, 2012an lehen aldiz sortua Kieven. 2021ko Eurovisión Abesti Lehiaketan Ukraina ordezkatu zuen "Shum" abestiarekin, eta bosgarren postua jarri zuten finalean.

Go A
Datuak
JatorriaKiev
Musika motafolktronica (en) Itzuli
Urteak2012
Produkzioa
Diskoetxea(k)Universal Music Polska (en) Itzuli
Moon Records
Kateryna Pavlenko
Ihor Didenchuk (en) Itzuli
Informazio gehigarria
go-a-band.com
Facebook: GoAbandoriginal Twitter: _go_a_ Instagram: go_a_band Youtube: UCPkFbYejq7f8M7J1fIB1COA Souncloud: go-a Spotify: 4kvCU3MzggM2piZCqvxj0x Last fm: Go_A Musicbrainz: 80b54212-19f5-42ce-bfd7-e08db9c298ae Discogs: 7683209 Allmusic: mn0003937680 Deezer: 11498862 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Musika elektroniko modernoa eta erro etnikoak konbinatuko zituen talde bat osatzeko ideia Taras Xevtxenkorena izan zen 2011n, baina musikariekin lan egiteko lehen saioak 2012an egin ziren.[1] Urte horretan Kateryna Pavlenko abeslaria bandarekin elkartu zen ordezko abeslari gisa 2012an, baina gerora abeslari nagusia bilakaru zen.

2020. urtearen hasieran, Pavlenko eta Go-Ak Vidbir 2020 lehiaketan parte hartu zuten, Ukrainako selekzio sistema 2020ko Eurovisioko Abesti Lehiaketarako, "Solovey" abestiarekin. Irabazi zuten, eta prest zeuden Eurovision 2020rako, baina COVID-19 pandemiaren ondorioz, lehiaketa bertan behera utzi zen[2]. Hala ere, 2021rako, aurreko urtekoa ontzat eman zuten Ukrainan, eta Go_A Ukrainaren ordezkari izan zen Eurovision 2021ean "Shum" abestiarekin. 5. postu orokorra lortu zute, baina bigarrena bozketa publikoan, Måneskin irabazleen atzertik bakarrik[3]. 2021eko maiatzaren 24an iritsi zen "Shum" lehen postura iritsi zen Spotify Viral 50ean.

Erreferentziak aldatu

  1. Про гурт "Go-A" | Телерадіокомпанія "ВЕЖА". .
  2. (Ingelesez) «Go_A will represent Ukraine in Rotterdam» Eurovision.tv 2020-02-22 (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  3. (Ingelesez) «Grand Final of Rotterdam 2021» Eurovision.tv (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).

Kanpo estekak aldatu