Gliptoteka (antzinako grezieraz: γλύφωzizelkatu, eta θήκη armairu, kaxa)[1] eskulturei eta, orokorrean, harri fineei eskainitako museoa edo bilduma da.

Municheko Gliptoteka barrutik ikusita.
Zagrebeko Gliptoteka.

Historia

aldatu

Eskulturen bildumen tradizioan Antzinako Erromatik dator. Marco Escauro, Estatuko gizon erromatarra,K. a. 87. urtean hildakoa, horrelako eskultura bilduma sortzen lehenengoa izan zen. Ponpeiok ideia berreskuratu zuen. Julio Zesar, bestetik, Venus Genitrixen tenpluan, garaikur gisa, Mitridatesi kendutako harriak erakutsi zituen. Marzelo, Augustoren semea, Apolo Palatinarraren Tenpluan erakutsi zuen publikoari erakutsi zion bilduma prestatu zuen. XVI. mendean, bestetik, Medici familia italiarrak harri zizelkatuen bilduma ospetsua egin zuen eta laster zaletasuna Europa osoan zehar zabaldu zen.[2]

 
Municheko Gliptoteka.

Gliptoteka ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu