Glastonburyko abadia
Glanstonburyko abadia Hego-ekialdeko Ingalaterrako Somerset konderriko Glastonbury udalerrian dauden antzinako monasterio baten hondakinak dira.
Glastonburyko abadia | |
---|---|
Glastonbury Abbey | |
Ondasun Ingelesa | |
![]() Hondakinak. ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Somerset |
Non-metropolitan county | Somerset |
Non-metropolitan district | Mendip |
Parrokia zibil | Glastonbury |
Koordenatuak | 51°08′48″N 2°42′54″W / 51.146706°N 2.715006°W51°08′48″N 2°42′54″W / 51.146706°N 2.715006°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 712 |
Erlijioa | katolizismoa |
Suntsipena | 1539 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1345447 eta 1021077 |
Webgune ofiziala | |
HistoriaAldatu
VII. mendean sortua izan zen eta X. mendean handitua. 1184ean sute batek ia osoki kiskaldu zuen baina atalka berreraikia izan ostean XIV. mederako Ingalaterra osoko abadia aberatsenetakoa bilakatu zen. Halere, Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren erregealdia eta monasterioen desegitearekin batera desagina izan zen. 1539an, monasterioko azken fraidea zena, Richard Whiting (Whyting), traidore gisa Glastonburyko dorrean urkatua, arrastaka eramana eta barrenak atera zizkioten.
KondairaAldatu
Gutxienez XII. mendetik leku hau Arturiar kondairarekin lotu ohi da. Kondaira honen arabera Glanstonbury koaklekua antzina Arturiar kondairako Avalon uhartea legokeen lekua litzateke, hortaz, Artur erregea hementxe lurperatua legoke. Izan ere, XII. mendean monasterio honetako fraideen idatzitakoaren arabera monasterioa berreraikitzen ari zirela bertan Artur erregea eta Ginebra erreginaren hilobiak eta gorpuzkinak topatu omen zituzten, bai eta haiek zirela idatzia zegoen berunezko gurutz bat ere.
Bestalde, betiere kristau kondairaren arabera, I. mendean Jose Arimateakoa bertaratu eta monasterioa sortu omen zuen.
XX. mendean eta gaur egun ere monasterioaren hondakinetan Artur erregearen hilobiaren kondaira baieztatuko luketen aztarnen bila hainbat indusketa arkeologiko burutu izan dira, aipagarrienak, 1930eko hamarkadan Ralegh Radford (1900-1999) arkeologoak egindakoak.
Ikus gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Glanstonburyko monasterioaren webgunea (Ingelesez)