Giza proba

Gizon proba» orritik birbideratua)

Giza proba herri kirol bat da, probarri izeneko harri astun bat denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean datzana. Taldeka nahiz banaka jokatu daiteke eta harritik tiratzeko kirolaria kate batez harria lotzen duen gerriko bat jartzen du.

Gizon proba, garai batean.

Atzerantz tiratuko da. Bidea plazan eta joan etorrian egiten da. Erreka harri biribilez egindako plazetan lehiatzen da normalean harriak ondo irrista daitezen. Gerria ahalik eta tinkoen mantentzea eta lan gehiena hankekin egitea ezinbestekoa da.

XXI. mendearen hasieran giza probaren modalitate berri bat garatu zen, sagar uzta jokoaren baitan, non kizkiaz bildutako sagarrak, zakuetan bildu ondoren, lera batera igo eta arrastaka eraman behar den tolareraino.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu