GitHub

Github» orritik birbideratua)
GitHub, Inc.
URL helbidea github.com
Komertziala?Bai
Webgune mota Git-biltegi hosting zerbitzua
Hizkuntza(k)Ingelesa
Jabea Microsoft
EgileaTom Preston-Werner
Chris Wanstrath
P. J. Hyett
Argitalpen data2008ko apirilaren 10
EgoeraAktibo

GitHub Inc. bertsio kontrolerako web-ostatu zerbitzua da, Git erabiltzen duena. Gehienbat iturburu koderako erabiltzen da. Git-en bertsio-kontrol banatu eta iturburu-kode kudeatzaile funtzionalitate guztiak eskaintzeaz gain bere ezaugarri propioak gehitzen ditu. Sarbide-kontrola eta proiektu bakoitzaren elkarlanerako hainbat aukera hornitzen ditu, esaterako: errore-jarraipena, ezaugarri-eskaera, zeregin-kudeaketa eta wikia.[1] Gaur egunean milioika erabiltzaile ditu, eta milioika garapen-proiektu ere.

Github bezalako software-bertsioak kontrolatzeko eta partekatzeko plataforma asko sortu izan ziren lehenago, garatzaileek kodea liberatu ahal izateko; besteak beste hauek: SourceForge, Bitbucket eta Google Code (gaur egunean itxita). Baina arazo bat zuten plataforma horiek: garatzaile askok bertsioak kontrolatzeko beren zerbitzaria erabiltzen zutenez baimen kontuak asko konplikatzen ziren. Linus Torvalds Linux sistema eragilearen asmatzaileak bertsioak kontrolatzeko sistema banatu bat sortu zuen (git), non kodearen historia jakin zitekeen, eta behar izanez gero atzera egiteko aukera ere ematen zuen. Geroago GitHub plataforma 2008an sortu zuten ekintzaile batzuek San Frantziskon git sistema banatuari probetxu ateratzeko.[2]

GitHubek biltegi pribatu eta doaneko kontuak eskaintzen ditu,[3] azken hau, sarri erabiltzen da kode irekiko proiektuak biltegiratzeko.[4] Konpainiaren arabera, 2018ko ekainaz geroztik 28 milioi erabiltzaile[5] eta 57 milioi biltegi[6] (28 milioi biltegi publikoak barne) baino gehiago dituzte, mulduko iturburu kode ostalari handiena bihurtuz.

2018ko ekainaren 4an, Microsoftek iragarri zuen GitHub eskuratzeko akordio batera iritsi zela, 7.5 bilioi dolarren truke.[7] Hodei-konputazioan kokapen nagusi bat lortzeko egin omen zuen hori Microsoftek.[2]

Enpresaren historia aldatu

GitHub Ruby programazio-lengoaia erabiliz garatu zuten Chris Wanstrath, P. J. Hyett eta Tom Preston-Werner-ek 2008ko otsailean. Konpainia, GitHub Inc., 2017-tik existitzen da eta San Frantziskon kokatua dago.[8]

2009ko otsailaren 24an, Yahoo!-ko egoitzako hitzaldi batean, interneten egon zen lehenengo urtean, GitHub-ek, 46.000 biltegi baino gehiago bildu zituela eta horietatik 17.000 aurreko hilabetean bakarrik osatuak izan zirela aditzera eman zuten GitHub-eko langileek. Momentu horretan, 6.200 biltegi ingururi gutxienez behin fork egin zieten eta 4.600 biltegi bateratu ziren.

2009ko uztailaren 5ean, GitHub-ek, webgunean 100.000 baino erabiltzaile gehiago sortu zirela jakinarazi zuten. Urte bereko uztailaren 27, Yahoo!-ko beste hitzaldi batean Tom Preston-Werner-ek, GitHub, 90.000 biltegi publiko ezberdin biltegiratzera, 12.000 biltegi gutxienez fork bat edukitzera eta guztirako 135.000 biltegi sortzeraino hazi zela adierazi zuen.[9]

2010eko uztailaren 25ean, GitHub-en, milioi bat biltegi sortu zirela adierazi zuten.[10] 2011ako apirilaren 20an, GitHub-en, 2 milioi biltegi sortu zirela adierazi zuten.[11]

2011ko ekainaren 2an, ReadWriteWeb blog-ak adierazi zuen 2011ko urtarrila eta maitza artean, GitHub-ek, SourceForge eta Google Code gainditu zituela guztirako commit kopuruan.[12]

2013ko urtarrilaren 16an, GitHub-ek adierazi zuen 3 milioi erabiltzaile eta 5 milioi biltegi baino gehiago sortu zirela.[13] 2013ko abenduaren 23an, GitHub-ek 10 milioi biltegi lortu zituen iragarri zuen.[14]

2015eko ekainean, GitHub-ek Estatu Batuetatik kanpoko lehenengo bulegoa ireki zuen Japonian.[15]

2015eko uztailaren 29an, GitHubek 250 milioi dolarreko diru-bilketa egin zuen Sequoia Capital-ek zuzendutako txandan eta enpresa 2 milioi dolar balio izatera iritsi zen.[16]

2016an, GitHub Forbes Cloud 100 zerrendako 14en postuan kokatu zen.[17]

2016ko ekainaren 19an, GitHub-ek GitHub Education programa zabaldu zuen eskolei doako hezkuntza-sortak emanez.[18][19]

2018ko otsailaren 28an, GitHub historiako zerbitzu-ukapenaren eraso handieneko biktima izan zen, erasoaren trafikora 1,35 terabit segundoko ingurura iritsita.[20]

Microsoft-en eskuratzea aldatu

2018ko ekainaren 4an, Microsoftek GitHub 7,5 bilioi dolarren truke erosteko bere asmoa iragarri zuen. Microsoft-en esku izanda, Xamarin-en Nat Friedman-ek zuzenduko du zerbitzua, Microsoft Cloud eta IA-ko presidenteorde exekutiboa den Scott Guthrie-k esan bezala. Oraingo zuzendari exekutiboak, Chris Wanstrath-ek, "tekniko-ikertzaile" gisa jarraituko du, Guthrie-ren arabera. Microsoft GitHub-eko erabiltzaile garrantzitsu bihurtu zen, honen kode-irekiko proiektu eta garapen tresnak erabiliz, esaterako, Chakra Core, PowerShell eta Visual Studio Code. Gainera beste kode-irekiko proiektu batzuk ere babestu ditu, Linux hauen artean izanda, eta Git Virtual File System-a garatu dute, eskala handiko biltegiak kudeatzeko Git-en luzapena (GitHub-ek berak barneratutakoa).[7][21][22] Analista batzuen arabera, Microsoft mugikorretan ondo kokatuta ez dagoenez, hodei-konputazioan berdin ez gertatzeko nahaia izan daiteke erosketaren motibazioa. Horien arabera, Microsoftek hodei-zerbitzuetarako gehigarri bat jarriko dio GitHub-i, bertan dauden programak hodeitik exekutatu ere ahal izateko.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «GitHub Pours Energies into Enterprise – Raises $100 Million From Power VC Andreessen Horowitz» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  2. a b c «Microsoft-ek motibazio argiekin erosi du Github» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-31).
  3. (Ingelesez) «Why GitHub’s pricing model stinks (for us) · Los Techies» lostechies.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  4. (Ingelesez) «The Problem With Putting All the World's Code in GitHub» WIRED (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  5. (Ingelesez) «Build software better, together» GitHub (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  6. (Ingelesez) bfire. (2017-04-10). «Celebrating nine years of GitHub with an anniversary sale» The GitHub Blog (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  7. a b (Ingelesez) «Microsoft confirms it will acquire GitHub for $7.5 billion» VentureBeat 2018-06-04 (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
  8. (Alemanez) Neumann, Alexander. «GitHub populärer als SourceForge und Google Code» heise Developer (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
  9. (Ingelesez) «The PITA threshold: GitHub vs. CPAN - Dan Dascalescu's Homepage» wiki.dandascalescu.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
  10. (Ingelesez) holman. (2010-07-25). «One Million Repositories» The GitHub Blog (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
  11. (Ingelesez) kneath. (2011-04-20). «Those are some big numbers» The GitHub Blog (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
  12. (Ingelesez) «Github Has Surpassed Sourceforge and Google Code in Popularity - ReadWrite» ReadWrite 2011-06-02 (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  13. (Ingelesez) Wauters, Robin. (2013-04-11). «Github Turns Five, Hits 3.5 Million Members And 6 Million Repos» The Next Web (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  14. (Ingelesez) briandoll. (2013-12-23). «10 Million Repositories» The GitHub Blog (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  15. (Ingelesez) «GitHub Expands To Japan, Its First Office Outside The U.S.» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  16. (Ingelesez) «GitHub raises $250 million in new funding, now valued at $2 billion» Fortune (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  17. (Ingelesez) «The Cloud 100» Forbes (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  18. (Ingelesez) Hughes, Matthew. (2018-06-19). «GitHub's free education bundle is now available to all schools» The Next Web (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  19. (Ingelesez) «GitHub Education is a free software development package for schools» Engadget (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  20. (Ingelesez) «GitHub Survived the Biggest DDoS Attack Ever Recorded» WIRED (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  21. «Microsoft confirms it will acquire GitHub for $7.5 billion» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  22. (Ingelesez) «Microsoft has acquired GitHub for $7.5B in stock» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).

Kanpo estekak aldatu