Gipuzkoako ermandadea

Gipuzkoako anaiartea» orritik birbideratua)

Gipuzkoako ermandadea XIV. mende bukaeran osatu zen instituzioa (Tolosako Batzar Nagusiak, 1375; Getariako Batzar Nagusiak, 1397). Gipuzkoako segurantzaz arduratu zen ermandadea, Ahaide Nagusien arteko guduez nagusiki. 1456. urtean, ganboatar eta oinaztar guztien dorretxeak eraitsi zituen ermandadeak, eta erbestera bidali zituen ahaide nagusien arteko buruzagiak.

Bestalde, aginpide handia izan zuten hasieratik, 1375. urtetik, ermandadeko alkateek. Zazpi ziren herrialde osoan, eta haien gain zegoen lege-hauste arruntaren aurkako zigorrak ezartzea. ermandadeko alkateen epaiak errege-agindu baten bidez baizik ezin ziren aldatu. 1611. urtean kargu hori kentzea erabaki zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek, alkate horien aginpidea gehiegizkoa zela eta agintekeriarako bide ematen zuela iritzita.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu