Gipuzkoako Traineru Liga

Gipuzkoako Traineru Liga Gipuzkoako Arraun Federazioak 2001ean abian jarritako sari bat da. Traineru-liga jakin batean parte hartzen duen Gipuzkoako traineru onena da irabazlea, liga horretan Gipuzkoan jokatzen diren estropadetako puntuazioak eta Gipuzkoako Txapelketa batuta (nahiz eta lehen bi urteetan beste puntuazio-sistema bat erabili zen).

2002 arte, Euskal Liga bakarrik hartzen zen kontuan. 2003an, berriz, ACT Liga eta Federazio Liga (2006tik aurrera KAE Liga izango zenaren sorburu) sortu ziren, eta Gipuzkoako Ligaren bi irabazle-bandera ematen hasi ziren, bata ACTkoari eta bestea Federazio Ligakoari (2006tik, KAE Ligakoari). 2010etik aurrera, hirugarren garaikur bat ematen zaio KAE-2 Ligako sarituari eta bandera emakumezkoen ligako sarituari.

Palmaresa aldatu

Urtea 1. Ligako Bandera 2. Ligako Bandera 3. Ligako Garaikurra Emak. Ligako Bandera
2001 Orio - - -
2002 Orio - - -
2003 P.D. Koxtape Ur-Kirolak - -
2004 Hondarribia Zumaia - -
2005 Hondarribia Zumaia - -
2006 Hondarribia San Pedro - -
2007 Orio Getaria - -
2008 Orio Orio B - -
2009 Orio P.D. Koxtape - -
2010 Orio Donostiarra Getaria Getaria-Tolosa
2011 Hondarribia Donostiarra Getaria Getaria-Tolosa
2012 Hondarribia Orio Trintxerpe Zumaia
2013 Orio Getaria Hondarribia B Zumaia

Kanpo estekak aldatu