Giovanni Pettinato (Troina, Enna, Italia, 1934ko irailaren 24a - Erroma, Italia, 2011ko maiatzaren 19a) asiriologoa izan zen.

Giovanni Pettinato
Bizitza
JaiotzaTroina1934ko irailaren 27a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1934ko irailaren 24a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2011ko maiatzaren 19a)
HeriotzaErroma2011ko maiatzaren 19a (76 urte)
Heriotza modua: empyema (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHeidelbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
alemana
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, antropologoa, unibertsitateko irakaslea, assyriologist (en) Itzuli, itzultzailea, orientalista eta teologoa
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaLinzeen Akademia
Accademia delle Scienze di Torino

Bizitza aldatu

Asiriologiako lizentzia eskuratu zuen Heidelbergeko Unibertsitatean (Alemania). Harrezkero, sumerologiako, asiriologiako eta Ekialdeko antzinako historiako irakasle izan zen Alemaniako eta Italiako zenbait unibertsitatetan. Bestalde, Erromako Università La Sapienzako katedradun ere izan zen. Pettinato izan zen Italiak Sirian duen zeregin arkeologikoko lehenengo epigrafista, eta berak aurkitu zuen 1969an Ibbit-Lim estatuako idatziaren esanahia, zeinari esker ezagutu baitzen Tell Mardikh antzinako Ebla zela.

Garrantzizko lanak egin ditu, orobat, Iraken eta Yemenen. Besteak beste, sumertar eta asiriar hiztegietako batzordearen zuzendaritzako kidea eta Oriens Antiquus aldizkariaren zuzendaria izan zen. Argitalpen zientifiko ugari plazaratu zituen, baina bereziki nabarmentzekoak ditu Ebla. Un impero inciso nell'argilla (1979, Ebla. Buztinean marrazturiko inperioa), Semiramide (1985), Ebla. Nuovi orizonti della storia (1986, Ebla. Historiaren helmuga berriak), Babilonia. Centro dell'Universo (1988, Babilonia, Unibertsoaren zentroa), I Sumeri (1992, Sumertarrak) eta La saga di Gilgamesh (1992, Gilgamesen saga).

Erreferentziak aldatu