Ginza (japonieraz: 銀座?) Tokion dagoen Chūō-ku auzoko barruti ezaguna da. Merkatalguneak, batzuk luxuzkoak, boutiqueak, jatetxeak eta kafetegiak dituelako da ezaguna batez ere.

Ginzako luxuzko dendak gauez.

Historia aldatu

Aintzira zingira bat zen baina XVI mendean egokitu egin zuten eta lurraldea populatzen hasi zen. 1612an zilarrezko txanpon lantegia ezarri zuten bertan, horrek eman zion "Ginza" izena, izan ere "zilarraren tokia" esan nahi baitu.

1872an sute ikaragarri batek erabat suntsitu zuen auzoa eta Meiji garaiko gobernuak auzo moderno bat eraikitzeko aprobetxatu zuen aukera. Suaren aurka egiteko adreilu gorrizko eraikinak altxatu ziren, bi edo hiru solairutakoak, Shinbasi geltokia eta Tsukiji barrutia konektatzen zituen kale komertzialean. Thomas Waters arkitektu irlandarra izan zen diseinatzailea. Adreiluzko etxeak salgai jarri zituzten baina prezio altua zela eta, auzoa ez zen asko populatu. Atzerritarrei ere ez zitzaien erakargarria egin, Edo estiloko etxeak nahiago baitzituzten.

Horrela beraz, europar estiloko etxeak desagertuz joan ziren, Wakō eraikina da gelditzen den apurretakoa. Azken urteetan luxuzko dendak ezarri dira eta 60. hamarkadan asteburutan trafikoa kendu eta peatonal bihurtzea erabaki zenetik aisialdirako puntu garrantzitsua bihurtu da Tokion.

Ekonomia aldatu

Ginza auzo aberatsa bihurtu da, hori erakusten dute luxuzko marka ugaritako dendek. Hala nola modari loturiko Chanel, Carolina Herrera, Dior, Gucci eta Louis Vuitton, teknologia berrien inguruko Sony, Apple Store eta Ricoh eta automozioan Nissan eta Yamaha besteak beste.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Sony-ren erakusteta eraikina.
  • Merkatalguneak: Wako, Mikimoto, Matsuya, Primptemps...
  • Yon-chome bidegurutzea.
  • Kabuki-za antzokia.
  • Nakagin kapsula dorrea.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu

35°40′01″N 139°46′02″E / 35.66682°N 139.76717°E / 35.66682; 139.76717