Louis Vuitton, luxuzko arropa ,osagarriak eta bidaietako boltza diseinatzen dituen enpresa frantsesa.

Louis Vuitton
Datuak
Motamoda-etxea eta negozioa
Jarduera sektoreawholesale trade (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
KidetzaWi-Fi Alliance eta Wireless Power Consortium
Honen parteLVMH
Ekoizpena
trunk (en) Itzuli eta Zorro
Agintea
ZuzendariaMichael Burke (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formasociété par actions simplifiée (en) Itzuli
JabeaLVMH
Historia
Sorrera1854
Sortzailea
SorlekuaParis
webgune ofiziala
Facebook: LouisVuitton Twitter: LouisVuitton Instagram: louisvuitton LinkedIn: louis-vuitton Snapchat: louisvuitton Youtube: UC5q0PIKGr2lGOsiT14AlEYg Pinterest: louisvuitton TikTok: louisvuitton Edit the value on Wikidata

Gaur egungo luxuzko marka esklusiboenetakoa da. Laurehun eta berrogeita bost denda ditu munduko hirurogeita bi herrialdetan.

Louis Vuitton (1821-1892) Jura departamenduko Chabouilla herri txikian jaio zen, familia xume batean. Txiki-txikitatik ikasi zuen lanabesak erabiltzen, aita errotari eta arotzak irakatsi baitzion. Hamalau urte zituela, Parisa joan zen, lan-aukeren bila. Jaioterritik hiribururako bidea oinez egin omen zuen (400 km). 1837an, mutil gisa hasi zen lanean, aberatsen ondasunak bidaietarako paketatzen zituen gizon baten lantegian.

XIX. mendearen erdialdean, lurrun-makinak iraultza ekarri zien garraiobideei, eta, horri esker, asko hazi zen klase dirudunen nazioarteko turismoa. Louis Vuitton konturatu zen ekipaje eta fardel berritzaileak eta kalitate onekoak sortu beharra zegoela: «luxua, funtzionaltasuna eta berritasuna» zituen buruan.

1854an, Clémence-Émilie Parriauxekin ezkondu, eta Louis Vuitton enpresa fundatu zuen. Lehen denda Parisen, Neuve-des-Capucines kalean, zabaldu zuten. Maleta zurrun eta sabelik gabea asmatu zuen, erosoa eta praktikoa, ordura arteko maleta sabeldunak baino hobea.

1859an, enpresa hazi, eta Sena ibaiaren ertzera aldatu zuten denda, salgaiak ur bidez garraiatu ahal izateko. Emazteak eta biek etxe eder bat eraikiarazi zuten lantegien ondoan, gero Vuitton Museo bihurtu zena.

Gaur egun, LVMH taldeak zuzentzen du enpresa, eta Bernard Arnault da talde horren presidentea. Bestalde, Patrick Louis Vuittonek kudeaketa-lanak egiten ditu. Hark eta nazioartean ezagun diren diseinatzaile batzuek, besteak beste, Marc Jacobsek, enpresaren eta luxu nahiz esklusibotasunaren loturari eustea lortu dute. Enpresaren barne-politikako arau bat da beherapenik sekula ez egitea, bezeroek pentsa dezaten haien produktuek ez dutela inoiz baliorik galtzen.

Kanpo estekak aldatu