Gilf Kebir (arabieraz: جلف كبير‎), edo Jilf al Kabir, Egiptoko Bailara Berria gobernaketan eta Libiako hego-ekialdean dagoen eskualde bat da. Bere izenak "harresi handia" esan nahi du. 7.770 kilometro koadroko hareharrizko goi-ordoki bat da, Puerto Ricoren tamainakoa, Libiako basamortuaen lurretatik 300 metroko altueran altxatzen dena. Eremuaren hegoaldean dagoen Gabal El Uweinat mendia Sudaneraino hedatzen da. Munduko leku lehorrenetako bat da, urtero 2 mm. euri baino ez ditu egiten[1].

Turista convoy bat, Gilf Kebirren
Neolitoko petroglifoak Libiako basamortuan.

Izena Kamal el Dine Husseinek eman zion, 1925ean[2]. Bere edertasunagatik, urruntasunagatik, interes geologikoagatik eta labarretan dauden petroglifoengatik ezaguna da. Irudi horietan antzina bertan bizi ziren animaliak agertzen dira, guztiak inguru hezeagokoak[3].

Radararekin hartutako irudiek erakutsi dute bertatik antzina ibai bat zegoela, gutxienez Kufrah oasiseraino zihoana. Teoria baten arabera, hortik aurrea egiten zuen Sirteko golkoraino Wadi Sahabi erabilita. Teorian honen arabera, erreka honek gaur egun Nilok duen garrantzia izango zuen Afrikan Miozenotik Holozenora bitarte[4].

Erreferentziak aldatu

  1. Henning, D., and H. Flohn. "Climate aridity index map, United Nations conference on desertification." Nairobi, UN Environmental Programme (1977).
  2. Bagnold, R. A.; Myers, O. H.; Peel, R. F.; Winkler, H. A.. (1939). «An Expedition to the Gilf Kebir and 'Uweinat, 1938» The Geographical Journal 93 (4): 281–312.  doi:10.2307/1787767. (Noiz kontsultatua: 2017-08-24).
  3. (Ingelesez) Linstädter, Jörg; Kröpelin, Stefan. (2004-12-01). «Wadi Bakht revisited: Holocene climate change and prehistoric occupation in the Gilf Kebir region of the Eastern Sahara, SW Egypt» Geoarchaeology 19 (8): 753–778.  doi:10.1002/gea.20023. ISSN 1520-6548. (Noiz kontsultatua: 2017-08-24).
  4. Paillou, Philippe; Schuster, Mathieu; Tooth, Stephen; Farr, Tom; Rosenqvist, Ake; Lopez, Sylvia; Malezieux, Jean-Marie. (2009-01-30). «Mapping of a major paleodrainage system in eastern Libya using orbital imaging radar: The Kufrah River» Earth and Planetary Science Letters 277 (3): 327–333.  doi:10.1016/j.epsl.2008.10.029. (Noiz kontsultatua: 2017-08-24).

Kanpo estekak aldatu

23°26′29″N 25°50′23″E / 23.441388888889°N 25.839722222222°E / 23.441388888889; 25.839722222222