Artikulu hau pintxoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gilda (argipena)».

Gilda Euskal Herriko pintxorik famatuenetariko bat da.

Osagaiak

aldatu

Pintxo hau zotz batek lotutako oliba, Ibarra motako piperminak eta antxoaz osatuta dago, batzuetan tipulina eta ozpinetako pepinoz ere[1]. Tabernetan bertan prestatzen ohi badute ere, egun aurrez prestatutakoak salgai daude.

Bere zapore sendo eta garratza dela eta, ardoarekin primeran doa.

Gilda izena 1946an Rita Hayworthek izen bereko filmean egindako pertsonaiatik datorkio, diotenez, pertsonaia bezala, mina eta gazia delako.

Batzuek diote lehendabizikoz Donostiako Amara Zaharrean dagoen Valles tabernan jarri ziotela izena[2].

Nafarroan Pajarico izena ere badu.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu