Gilboako ihesa 2021eko irailaren 6an segurtasun handiko Gilboa kartzelan preso zeuden sei palestinarrek burutu zuten, ziegan zulo bat eginda.[1] Seiak bizi osorako espetxe zigorrak betetzen ari ziren, eta 22 metro koadroko eta hiru oheko ziega batean bizi ziren. Zenbait iturriren arabera, Jordaniara ihes eginak izan zitezkeen, herrialdeen arteko muga espetxetik gertu baitago.[2]

Gilboako ihesa
Irudia
Map
Motakartzelatik ihes egitea
Data2021eko irailaren 6a
KokalekuGilboa Prison (en) Itzuli
HerrialdeaPalestina
Partehartzaile kopuru6
Parte-hartzaileak

Ihes egindakoen artean Zakaria Zubeidi zegoen, Al-Aqsako Martirien Brigadako Jenin hiriko arduradun izandakoa. Beste bostak Jihad Islamikoa erakundeko kideak ziren, haiek ere Jeningoak. Hirian ospakizun tiroak entzun ziren astelehen goizaldean.[2]

Israelgo segurtasun indarren lana kritikatu zuten askok; izan ere, presoek hilabeteak behar izan zituzten ihes egin ahal izateko tunela zulatzeko. Susmoak ere zabaldu ziren espetxeko arduradunak jakinaren gainean ote zeuden. Jihad Islamikoak heroikotzat jo du ihesaldia.[2]

Irailaren 19an atxilotu zituzten guztiak.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Six Palestinian prisoners escape Israeli jail through tunnel» BBC News 2021-09-06.
  2. a b c Elizegi Egilegor, Arantxa. (2021-09-06). «Sei preso palestinarrek ihes egin dute Israelgo segurtasun handiko espetxe batetik» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Israelgo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.