Muskulu-zuntz

muskulu-ehuna eratzen duen zelula luzanga eta uzkurkorra
Gihar-zuntz» orritik birbideratua)

Muskulu-zuntza, zuntz muskularra[1] edo miozuntza muskulu-ehuna eratzen duen zelula luzanga eta uzkurkorra da. Muskulu eskeletikoaren zuntza nukleo aniztuna da, eta miozuntz ugari ditu; muskulu kardiakoaren zuntzak, aldiz, nukleo bat edo bi besterik ez du.[2] Muskulu ildaskatuaren unitate estrukturala da, 40-100 μm-ko diametro eta zenbait zentimetroko luzera dituena.[3]

Muskulu-zuntz
Xehetasunak
Honen partemuskulu-ehuna
Konponenteakmiozuntzexka
Identifikadoreak
MeSHA11.620
THH2.00.05.0.00002
FMA67328
Terminologia anatomikoa

Motak aldatu

Muskulu ildaskatuen zuntzak hainbat kategoriatan sailka daitezke: I. mota, II. mota eta IIa. mota.

I. mota
Uzkurdura geldoko zuntzak edo zuntz gorriak ere deitzen zaie, diametro txikikoak dira, odol-hodi ugariz irrigatuta daude eta barruan mitokondria-mota ugari dituzte, baina oso glukogeno gutxikoak. Intentsitate gutxiko baina denboran oso luzeak diren uzkurdurak behar dituzten jardueretarako funtzionatzen dute, adibidez, gorputz-jarrera mantentzeko.
II. mota
Kontrakzio azkarreko zuntzak edo zuriak. I motako zuntzen kontrako ezaugarriak dituzte, diametroa handiagoa da, baskularizazio txikia dute, mitokondriako gutxi dituzte eta glukogeno asko. Organismoak batez ere denboran oso iraunkorrak ez diren baina intentsitate handia duten ariketetarako erabiltzen ditu. Oso sentiberak dira nekearen aurrean.
IIa. mota
Tarteko ezaugarriak dituzte I. eta II. motakoen artean. Pertsona batek egiten duen entrenamendu motaren arabera, I motako zuntz bihur daitezke, baldin eta indar-ariketa luzeak badira nagusi, edo II motako zuntz, baldin eta entrenamenduan jarduera muskular bizia baina iraupen laburrekoa behar duten ariketak nagusitzen badira, 30 segundo eta 2 minutu artean.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Gorputz Hezkuntza Hiztegia] [2012]
  2. Euskalterm: [Traumatologia Hiztegia] [2017]
  3. (Gaztelaniaz) Welsch U.; Sobotta J.. (2008). Histología. Médica Panamericana, 157 or..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.