Gibelurain
Gibeluraina (Russula rosea edo Russula lepida var. lactea) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1] Jangarria da, baina balio gastronomiko gutxi du.
Gibeluraina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula rosea Pers., 1796 | |||||||||||||||||||||||||||
Banaketa mapa | ||||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 4 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila, gero zabaldu egiten da eta erdian hondoratu; arrosa argia, arrosa-gorria, gorri-karmin kolorekoa, erdian marroi-gorrixka edo koloregabetua arrosa-krema kolorekoa, ertza argiagoa duela. Azala ia osorik bereiz daiteke, eguraldi hezean apur bat likatsua.
Orriak: Oso aldakorrak, batzuetan meheak eta estu, beste batzuetan lodiak eta zabal; elurraren koloreko zuriak, perretxikoa gaztea denean, ondoren zurixkak.
Hanka: Zuria eta zilindriko samarra, 4 - 8 x 1 - 2 cm-koa.
Haragia: Zuria, hasieran gogorra, gero biguna, hauskorra, gozoa; sulfobanillina erreaktiboarekin gorri bizia ematen du.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Rosea epitetoa latinetik dator, arrosa, gorria, esan nahi duen "roseus" hitzetik. Bere koloreagatik
Jangarritasuna
aldatuJangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuRussula lepida delakoarekin, hau gogorragoa da, oina apur bat arrosaz tindatuta du, haragiak grisera jotzen du, mendaren zaporea du eta azkenik, ez du gorriz erreakzionatzen sulfobanillina-rekin.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuEkainaren amaieratik hostozabaletan eta koniferoetan aurki daiteke.[5]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, India, Indonesia eta Himalaia mendikatea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Russula rosea, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 493 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 531 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 60 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 120 or. ISBN 84-505-1806-7..