Gerra-bagoia iraultzaile hustarrek Bohemiako indar inperialekin izan zituzten enfrentamenduetan erabiltzen zuten tresna militarra zen.

Gerra-bagoiaren berreraikuntza modernoa

Jan Zizka hustar komandante militarrak asmatuak, Erdi Aroko armadek garraiorako erabiltzen zituztenen antzeko gurdi bat zen, parapetoz sendotua eta kanoi-zuloez osatua, nondik arkabuzez, esku-kanoiez, arkuez eta baleztez tiro egiten zen. Ideia, hustarren auzokideek Erdialdeko Europan erabiltzen zituzten taktika ezberdinetan oinarritzen zen: nomada ijitoek euren kanpamenduetan erabiltzen zituzten taborrak, kosakoek azkar gotortzeko erabiltzen zuten gulyay gorod-a eta, horretan inspiratuta, batzuetan, Bi Nazioen Errepublikako eta Hungariako Erdi Aroko Armadako indarrek erabiltzen zituzten taktikak.

Gerra-bagoiak armada bati mugikortasun handia emanten zion, erraz defenditzen ziren formazio itxietan multzokatu zitezkeen lantzaz, pikaz, irabiurez, alabardaz eta beste adar-armaz osatutako infanteriaren laguntzarekin. Gurdiak bilduz, kanpamentu gotortuak azkar sor litezke, horrela zibil gehienak babesten zituzten, hustar jarraitzaileen kontingente handiena osatzen zutenak. Su-armen erabilera berritzaileak, haien defentsarako ahalmen handiak eta aldakortasun eta mugikortasunek orekatu egiten zuten kopuru eta armen gutxiagotasuna indar inperialeko zalditeria profesionalarekin alderatuta.

Kanpo estekak aldatu