Germaine Van Parys

Belgikako fotokazetaria

Germaine Van Parys, sortzez Germaine Eberg (Saint-Gilles, Belgika, 1893ko apirilaren 18a – Brusela, 1983ko otsailaren 22a) argazkilari belgikarra zen.[1]

Germaine Van Parys
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGermaine Eberg
JaiotzaSaint-Gilles1893ko apirilaren 18a
Herrialdea Belgika
HeriotzaBrusela1983ko otsailaren 22a (89 urte)
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta fotokazetaria
germainevanparys.org…

Belgikan, argazkilaritzan aitzindari eta prentsako lehen emakume argazkilaria izan zen, eta 1918 eta 1968 artean egindako argazki historikoen bilduma utzi zuen.

Biografia aldatu

Germaine Ebergek bere ametsa bete zuen Le Soir egunkari belgikarrarentzat argazkilari profesionala bihurtzean.[2] Hala, Belgikako prentsako lehen emakume argazkilaria izan zen. Mende erdi batez, Belgikako hainbat eszenari atera zizkion argazkiak: Bruselako folklore-gertaerak, Brujaseko beginagea, Albert Einstein, errege-familia, gerrako errefuxiatuak, ehunka urteko jauregietan egindako agerraldiak.[3]

Felix Van Parys prentsa-argazkilariarekin ezkondu zen. 1940 eta 1944 artean, nazien zaintzapean zeuden egunkarien eskaerei uko egin zien.[4]

2012an, atzera begirako erakusketa egin zen Cinquantenaire Museoan. Johan Swinnen, Bruselako Unibertsitate Libreko artearen historiako irakaslea, izan zen komisarioa.

Erreferentziak aldatu

  1. Biographie nationale de Belgique
  2. The Touch of Time. Germaine Van Parys & Odette Dereze › Research Explorer. .
  3. België in beeld. Fotografie 1918 - 1968. (Roularta, 2011)
  4. De Standaard: Toen het glazenplafond nog beton was (31 oktober 2013, pag D6)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu