Gergő Zalánki
Gergő Zalánki (Eger, Hungaria, 1995eko otsailaren 26a), Hungariako waterpolo jokalaria da. Hungariako selekzioarekin, brontzezko domina olinpiarra, munduko txapelketan zilarrezko domina eta Europako txapelduna izan da.
Gergő Zalánki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eger, 1995eko otsailaren 26a (29 urte) |
Herrialdea | Hungaria |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 193 zentimetro |
Kirol ibilbidea
aldatu2012an, zilarrezko domina irabazi zuen U18 Munduko Txapelketan. 2014an, bigarren izan zen Gazteen Europako Txapelketan. 2015eko U20 Munduko Txapelketan, brontzezko domina irabazi zuen. Urte berean, Unibertsiada Jokoak irabazi zituen selekzioko kide izan zen. 2015ean, selekzioan agertu zen lehen aldiz Georgiaren aurkako Munduko Ligako partida batean. 2016ko maiatzean, OSCrekin fitxatu zuen. Ferencvároseko jokalaria izan zen 2019tik 2021era, eta, taldearekin, txapelketako titulua eta Txapeldunen Liga irabazi zituen. 2021eko udan, Italiako Pro Reccok kontratatu zuen.
2020an, Europako txapeldun izan zen, eta, 2021ean, brontzezko domina olinpikoa irabazi zuen selekzioarekin[1][2].
Udako Olinpiar Jokoak
aldatu2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Greziarekin lehiatu zen taldeko kide izan zen, eta 5. postuan amaitu zuten.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Hungariako taldearekin, Serbiaren (urrezkoa) eta Greziakoaren atzetik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatuko dute Hungariako taldea: Dániel Angyal, Balázs Erdélyi, Balázs Hárai, Norbert Hosnyánszky, Szilárd Jansik, Krisztián Manhercz, Tamás Mezei, Viktor Nagy, Mátyás Pásztor, Márton Vámos, Dénes Varga, Soma Vogel eta Gergő Zalánki-k[3][4].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa gizonezkoa[5]. |
Sariak
aldatu- Hungariako txapelketa
- urrezko domina: 2014
- zilarrezko domina: 2016, 2018
- brontzezko domina: 2015, 2017, 2019, 2021
- Europako Txapelketa
- irabazlea (1) 2020
- LEN Superkopa
- irabazlea (3): 2017 - Szolnok, 2019 - Ferencváros 2021 - Pro Recco
- Hungariako Merezimenduko Urrezko Gurutzea (2021)[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 21 év után újra Európa-bajnok a magyar férfi vízilabda-válogatott. m4sport.hu 2020-01-26.
- ↑ Férfi pólósaink követték a nők példáját – megvan a bronz!. NSO 2021-08-08.
- ↑ «Gergő Zalánki» olympedia.org 2022-01-13an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Gergő Zalánki» Olympics.com 2022-01-13an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ https://web.archive.org/web/20211016103332/https://www.origo.hu/sport/egyeni/20211015-allami-kitunteteseket-kaptak-olimpiai-es-paralimpiai-jatekokon-sikeres-sportolok.html